Lore-artea. Material naturalekin egindako burukoak eta koroak | Idoia Lizeaga
Bitxigintza galkorrako tailer honetan, ehunezko besokoak sortuko dira, ehunezko gainazaletan kolatutako loreak, petaloak eta hosto naturalak erabiliz. Eredu bat oinarri hartuta, parte-hartzaileek besoko bat egingo dute, euskarri baten gainean hosto eta loreak bi aurpegiko zintarekin uztartuz, kolorezko testura eginez.
Materialen testuraren kontzeptua eta sailkapena aztertuko ditugu, eta modu egokian konbinatzen ikasiko dugu. Inguruneko materialak bilduko dira, dagoeneko prestatuta dauden materialen hautaketa batekin konbinatzeko.
Idoia Lizeaga
Lore-maisu eta bitxigile artisaua. Esperientzia luzea du lore-artearen prestakuntzan eta espezialista da lore-bitxigintzako gaietan eta espazio publikoak apaintzeko edo dimentsio handiko lanak egiteko ekipoen diseinuan eta zuzendaritzan | www.idoializeaga.com
Noiz: ekainaren 18a, ostirala | 17:00-20:00
Lekua: Kutxa Ekogunea
Adina: + 18 urte
Hizkuntza:euskaraz
Prezioa: 36 € (Kutxabank-eko bezeroak) / 39 €
Kutxa Ekogunea
Rekalde - Hernani errepidea, z/g (GI-2132, 2. Kma)
20009 Donostia, Gipuzkoa
ekogunea@ekogunea.eus¦ekogunea.eus