Ramona’s First Evil Boyfriend
Ramona’s First Evil Boyfriend bikotea 2020ko apirilean sortu zen, konfinamenduan. Mikro kasete batean demo batzuk grabatzen hasi ziren eta, irailean, euren lehen lana osatzen duten zortzi abestiak grabatu zituzten etxeko trastelekuan, astebete eskasean.
Erabat autoekoitzitako diskoa da, eurak arduratu baitira abestiak konposatzeaz, grabatzeaz eta nahasteaz, baita diseinuez, azalez eta lehen bideoklipa egiteaz ere. Beren eraginengatik, euren estiloa lo-fi, dream pop eta folk nahasketa bat dela uste dute, eta lehen lan honetan soinu intimoa, sinplea, apaindura askorik gabea lortzen saiatu dira, baina inprobisazioaren eta sortuz doana grabatzearen esentzia hori atzean utzi gabe.
Zuzeneko honetan haien abesti berriak eta bertsio batzuk aurkeztuko dituzte.
2021eko uztailaren 3a, larunbata | 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Terraza. Tabakalera (4. solairua). Donostia / San Sebastián
Sarrera aldez aurretik: 3 €.Sarrerak erosi
Sarrera leihatilan: 5 €(Tabakalerako informazio puntuan (1. solairua) hasi baino ordubete lehenago), Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: astelehenetik ostegunetara: 10:00 > 19:00; ostiralean: 10:00 > 20:00; larunbatean: 11:00 >20:00; igande eta jaiegunetan: 11:00 >19:00
Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.