Antía Muíño
Antía MuíñoDonostian bizi den galiziar abeslari bakarlaria da. Folk-a, egilearen abestirik intimisteena, jazz-a edo bossa nova artean diharduten proiektu ezberdinetan urteetan lan egin ondoren, orain, iturri hauetatik datorren eta bere izenarekin sinatzen duen proiektu batekin dator. Baina oraingoan, bere gitarrarekin bakarka.
Abesti akustiko, gordin eta biluziaren herentzia. Bere ahots bereziak, jazz-ezko abestitik galizair azentuzko bossa nova-raino edo mendebaldeko folk-pop-a ikuituak ditu, Miño Ibaitik gertu eta Mississippi-ren ertzetaraino.
Orain dela gutxi, Carta Abertaizena duen bere lehen lana argitaratu du. Entzuteetan arrakasta haundia izan du eta industria digitalean zerrenda garrantzitsu batzuetako parte izan da. Gaur egun, abesti berrien konposaketa eta grabaketan eta bere lehen diska izango denaren prestaketan murgilduta dabil.
2021eko abuztuaren 27a, ostirala | 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Terraza. Tabakalera (4. solairua). Donostia / San Sebastián
Sarrera aldez aurretik: 3 €.Sarrerak erosi
Sarrera leihatilan: 5 €(Tabakalerako informazio puntuan (1. solairua) hasi baino ordubete lehenago), Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: astelehenetik ostegunetara: 10:00 > 19:00; ostiralean: 10:00 > 20:00; larunbatean: 11:00 >20:00; igande eta jaiegunetan: 11:00 >19:00
Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.