Uda-gau bateko ametsa

Cabecera
Título
Uda-gau bateko ametsa
Descripción

William Shakespeare hil zela 400. urteurrena den honetan, bere lan adierazgarrienetako baten eszenatoki bihurtuko da Cristina Enea parkea: Uda-gau bateko ametsa.

Ekainaren 21ean izango da estreinaldia, udako solstizioaren hasierarekin batera, hain zuzen ere lana garatzen den urteko sasoi liluragarria iristean, eta hilabete batez egunero antzeztuko da. Arratsaldero, 250 pertsona inguru gonbidatuko dira eztei aurreko agape batean parte hartzera, eta jai-giroan, behin gaua iristean, antzerkia, musika eta dantza elkartzen dituen kontakizun ibiltari batean murgilduko dira, Cristina Eneako basoan barne, basorik aproposena ikus-entzuleak obran modu berezi batean murgiltzeko pentsatu den antzezpen honetarako.

Josteko makina industrialen azpiegiturarekin, Kutxa Kultur Fabrika (4. solairua, Tabakalera) izan da antzezleen jantzi guztiak josi direneko tailerra.

William Shakespeareren lan hilezkorraren antzezpen paregabea
Zuzendaritza
: Iñaki Rikarte eta Fernando Bernués //Egokitzapena: Patxo Telleria
Ekainaren 21etik uztailaren 24 arte // 21:00
Lekua: Cristina Enea (Duque de Mandas, 66. Donostia)
Antzezpenak gaztelaniaz eta euskaraz (ikusi agenda)
Sarrerak salgai

"Uda-gau bateko ametsa" ahotsen itsasargian diseinatutako proposamenaren proiektu garrantzitsuenetako bat da. Asmo handiko ekimena da, letra unibertsalen lan kanoniko baten bitartez emozioak eragiteko, esperientzia multisentsorial bat eskaintzeko eta antzerki klasikoenari atea irekitzeko pentsatua.

Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2016
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
21 Ekaina 2016 21:00 – 24 Uztaila 2016 21:00
Fecha
21 ekaina 2016 21:00 – 24 uztaila 2016 21:00
Espacio
Besteak