Hitzaldia. Hitzik gabeko adierazpena: moda eta dantza, hizkuntza unibertsala
Hitzaldia hitzik gabeko komunikazioaren eta gorputz-hizkuntzaren garrantziaz; hitzaldi honetan hitzez haratago irudiaren eta modaren eragina nabarmenduko da egungo gizartean; moda eta dantza ardatz estrategiko gisa harremanak ezartzeko beste talde, kolektibo, pertsona eta kultura batzuekin.
Moda eta dantza hizkuntza unibertsal gisa, mugak zeharkatu eta emozioei, izaki bakoitzaren barne-barnekoenari dei egiten diona.
Ez dezagun ahaztu, komunikatzeko, ezinbestekoa dela hunkitzea.
Ostiralean, ekainak 24 // 19:00<20:00
Hizlaria: Itziar García
Lekua: Ruiz Balerdi Aretoa (4. solairua, Tabakalera)
Sarrera librea aforoa bete arte
Antolatzailea: Kutxa Kultur Moda
Itziar García
Nafarroako Unibertsitatean Komunikazio Publiko eta Korporatiboa Masterreko irakaslea eta Komunikazio Publikoan aholkularia; proiekzio publikoa duten pertsona eta enpresei aholku ematen die beraien marka pertsonal edo/eta korporatiboa ezagunagoa, aitortuagoa eta gomendatuagoa izan dadin, beraien irudi publikoa hobetzeko komunikazio estrategiaren bidez. Bere lantaldearekin, beraien marka-kokapena diseinatzen du, beraien komunikazio-planaren garapena eta hori beraien publikoengana iristeko komunikazio bide/kanal eraginkorragoetan inplementatzen du.