Ramona’s First Evil Boyfriend + Martin De Marte | Katapulta Tour Gipuzkoa
Artea eta musika elkartu egin dira esperientzia sentsoriala eskaintzeko. Katapulta Tour Gipuzkoa programako talde eta solistek kontzertuak eskainiko dituzte Chillida Leku museoko lorategietan.
2021eko ekainaren 25a, ostirala | 18:30
Lekua: Chillida Leku (Jauregi Bailara, 66. Hernani)
Aforo mugatua
Sarrerak: 15 € / 30 € (3 egunetarako sarrea)
Sarrerak erosi
Ramona’s First Evil Boyfriend
Kutxa Kultur Musika 2020-2021 programak, “Katapulta Tour Gipuzkoa 2021′′ zirkuitorako aukeratutako artista.
Ramona’s First Evil Boyfriend, Andrea Pozok (Azkoitia) eta Josemari Unanuek (Hendaia), apirilean, konfinamentu garaian, sortutako duo bat da.
Martin de Marte
Kutxa Kultur Musika 2020-2021 programak, “Katapulta Tour Gipuzkoa 2021′′ zirkuitorako aukeratutako artista.
“Kaixo Lagun” albumarekin hasi zuen Martin Muruak (Martin de Marte) bere ibilbide martetarra 2018. urtean. 2020an “Red River Ride” lan berria plazaratu zuen. Bi lanak berak editatu eta ekoitzitakoak dira DIY formularen bidez.