Blanquita Carraquela Balenciagan
Cristóbal Balenciaga Museoak, hamargarren urteurrenaren barruan, kultura- eta aisialdi-eskaintza bat proposatzen du efemeridea bisitari guztiekin eta, bereziki, hurbileneko ikusleekin ospatzeko.
Museoak musikako gaualdiak proposatzen ditu abuztuko ostiraletan, Kutxa Kultur Musika eta Katapulta Tour programako bandekin eta bakarlariekin, aire librean, bere kanpoko esparru paregabean.
Blanquita Carraquela.Asier Beramendik, Blanquita Carraquela gisa konposizio berriak aurkezten baititu. Horrela, elektronikari gehiago dagozkion elementu berriak erabiltzen ditu, hala nola, sintetizadoreak, erritmo-kaxak eta ahots manipulatuen jokoak, eta baxua edo teklatua bezalako instrumentuak musika-hizkuntza berri bat eraikitzeko. Horrela, batez ere, hitz idatzian jartzen du arreta eta rap, spoken word eta hip-hop-aren inguruan taxutzen du proiektu berri hau.
2021eko abuztuaren 13a, ostirala | 19:30
Lekua: Cristóbal Balenciaga Museoa (Getaria)
Sartzea doakoa
Sarrerak erreserbatu