Martin De Marte + Ramona’s First Evil Boyfriend Balenciagan
Cristóbal Balenciaga Museoak, hamargarren urteurrenaren barruan, kultura- eta aisialdi-eskaintza bat proposatzen du efemeridea bisitari guztiekin eta, bereziki, hurbileneko ikusleekin ospatzeko.
Museoak musikako gaualdiak proposatzen ditu abuztuko ostiraletan, Kutxa Kultur Musika eta Katapulta Tour programako bandekin eta bakarlariekin, aire librean, bere kanpoko esparru paregabean.
Martin Muruak -Martín de Marte- bere ibilbide martetarra 2019. urtean. Hasi zuen.).Bigarren albumetik aurrera, proiektua taldean garatzea erabaki zuen hiru laguni deituta: Ion Ferrera gitarra, Xabier Aramendi baxua eta Nikolas Eizagirre bateria. Jotzen dutenean rock-a, pop-a eta indie-a nahasten dituzte, ukitu psikodelikoekin eta jazz-ari egindako keinuekin. Mariner zundaren antzera, haien musikak Marterainoko bidaia batera eramango zaituzte, martetar samarrak baitira, baina ez lunatikoak!
Ramona’s First Evil Boyfriend, Andrea Pozok eta Josemari Unanuek, apirilean, konfinamentu garaian, sortutako duo bat da. Influentziei dagokionez, haien estiloa lo-fi, dream pop eta folk-aren nahasketa dela uste dute, eta lehen lan honetan soinu intimoa, xinplea, lortu nahi izan dute, baina inprobisazioaren esentzia hori galdu gabe.
2021eko abuztuaren 20a, ostirala | 19:30
Lekua: Cristóbal Balenciaga Museoa (Getaria)
Sartzea doakoa
Sarrerak erreserbatu