Sara Azurza Balenciagan
Cristóbal Balenciaga Museoak, hamargarren urteurrenaren barruan, kultura- eta aisialdi-eskaintza bat proposatzen du efemeridea bisitari guztiekin eta, bereziki, hurbileneko ikusleekin ospatzeko.
Museoak musikako gaualdiak proposatzen ditu abuztuko ostiraletan, Kutxa Kultur Musika eta Katapulta Tour programako bandekin eta bakarlariekin, aire librean, bere kanpoko esparru paregabean.
Sara Azurza.Sara Azurza abeslari donostiarra 17 urterekin hasi zen oholtza gainean. Iker Laurobarekin eman zituen lehen pausuak. Azken bi urteetan, Sara bere estilo propioaren bila ibili da Bartzelona, Montreal eta London artean. Emakumezko abeslari amerikarrak eta britaniarrak beti erreferente izanik, Sara proposamen berri batekin dator oraingoan: bere abestiei soul ukitu bat emanez.
2021eko abuztuaren 27a, ostirala | 19:30
Lekua: Cristóbal Balenciaga Museoa (Getaria)
Sartzea doakoa
Sarrerak erreserbatu