Exoeskeletoak: robotika eta automatika
Hitzaldia Elena García Armadaren eskutik. Elena G. Armada (Madril, 1971) Espainiako industria-ingeniaria da, eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko (CSIC) Automatika eta Robotika Zentroko taldearen buru da. García Armada doktorea mundu osoan ezaguna da muskulu-atrofia espinala duten haurrentzako munduko lehen exoeskeleto bionikoa garatu duelako. Gaixotasun degeneratiboa da, eta 2.000 adingabe inguruk paraitzen dute Espainian.
Automatikaz eta robotikaz hitz egingo digu, eta ATLAS 2030 gailu robotikoa aurkeztuko digu, Medikamentuaren Agentziaren eta Osasun Produktuaren CE marka jaso berri duena. Bereizgarri horri esker, nazioarteko banaketa komertziala egin ahal izango da errehabilitazioko ospitale eta kliniketan.
Hizlaria: Elena García Armada
2021eko azaroaren 5a,ostirala | 19:00<20:30
Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Hizkuntza: gaztelania
Hizlaria ez da bertan egongo. Hitzaldia bideo wall-aren bitartez jarraitu ahal izango daSartzea dohainik. Beharrezkoa sarrera erreserbatzea (irailaren 13tik aurrera)
Sarrerak erreserbatu HEMEN
Aforo mugatua.Segurtasun neurriakerrespetatu beharko dira
Hitzaldia Materialen Fisikako Zentroak (UPV/EHU eta CSIC mistoa) antolatzen du Kutxa Kulturekin batera, “Zer dakigu honi buruz...?” zikloaren esparruan. Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiak (CSIC) sustatutako dibulgazio-hitzaldi berezi hau gizakiaren jakin-min intrintsekoan oinarritzen da, eta zientziaren eta dibulgazioaren arloko profesionalak ditu. 2021. urte honetan, jasan dugun pandemiak, zientziaren garrantzia nabarmendu du, eta, horrekin batera, zientifikoki garatutako gizartea izateko beharra.