SARS-CoV-2 eragindako patologiak eta birusaren aurkako babes-estrategiak
Enjuanes doktoreak deskribatuko ditu pertsonengan oso patogenoak diren koronabirusen arteko ezaugarri bereizgarriak; izan ere, ezaugarri horiek direla eta, gaur egungo pandemia eragin duen SARS-CoV-2 oso birulentua dela ikusiko dugu. Koronabirus horientzako zein txerto-mota dauden azalduko digu eta bere laborategian garatzen ari diren RNA erreplikoi batean oinarritutako txertoa aurkeztuko digu.
Hizlaria: Luis Enjuanes Sánchez
2021eko azaroaren 19a,ostirala | 19:00<20:30
Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Hizkuntza: gaztelania
Hizlaria ez da bertan egongo. Hitzaldia bideo wall-aren bitartez jarraitu ahal izango daSartzea dohainik. Beharrezkoa sarrera erreserbatzea (irailaren 13tik aurrera)
Sarrerak erreserbatu HEMEN
Aforo mugatua.Segurtasun neurriakerrespetatu beharko dira
Hitzaldia Materialen Fisikako Zentroak (UPV/EHU eta CSIC mistoa) antolatzen du Kutxa Kulturekin batera, “Zer dakigu honi buruz...?” zikloaren esparruan. Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiak (CSIC) sustatutako dibulgazio-hitzaldi berezi hau gizakiaren jakin-min intrintsekoan oinarritzen da, eta zientziaren eta dibulgazioaren arloko profesionalak ditu. 2021. urte honetan, jasan dugun pandemiak, zientziaren garrantzia nabarmendu du, eta, horrekin batera, zientifikoki garatutako gizartea izateko beharra.