Elikadura-mitoak hausten zientzia medio
Zeliakoa izan ez arren glutenik ez jateko moda berria justifikatuta dago? Zergatik ez dira hain miragarriak detox dietak? Eta palma-olioa, benetan zer dago iristen zaigun informazioan? hobe al da behi-esnearen ordez landare “esneak” edatea?
Besteak beste, gai hauek jorratuko ditu Miguel Herrero Elikadura Zientzietako Ikerketa Institutuko ikertzaileak (CIAL), CSICeko zentro mistoak eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoak. “Qué sabemos de…” Bildumako elikaduraren mito faltsuak liburuan oinarritua, informazio zientifiko eguneratua emango digu, jaten dugunaren efektuei buruzko sinesmen batzuk gezurtatzeko. Superelikagaiez, azukreaz eta gozagarriez, esneaz eta laktosaz hitz egiten du, eta, batez ere, zenbait joera eta produktu bermatzen dituzten datu eta ikerketa zientifikoez, batzuetan ondorio okerrak dakartzatenak
Hizlaria: Miguel Herrero Calleja
2021eko azaroaren 26a,ostirala | 19:00<20:30
Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Hizkuntza: gaztelania
Sartzea dohainik. Beharrezkoa sarrera erreserbatzea (irailaren 13tik aurrera)
Sarrerak erreserbatu HEMEN
Aforo mugatua.Segurtasun neurriakerrespetatu beharko dira
Hitzaldia Materialen Fisikako Zentroak (UPV/EHU eta CSIC mistoa) antolatzen du Kutxa Kulturekin batera, “Zer dakigu honi buruz...?” zikloaren esparruan. Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiak (CSIC) sustatutako dibulgazio-hitzaldi berezi hau gizakiaren jakin-min intrintsekoan oinarritzen da, eta zientziaren eta dibulgazioaren arloko profesionalak ditu. 2021. urte honetan, jasan dugun pandemiak, zientziaren garrantzia nabarmendu du, eta, horrekin batera, zientifikoki garatutako gizartea izateko beharra.