Zientzia eta Xakea. Konexio Infinituak

Cabecera
Título
Zientzia eta Xakea. Konexio Infinituak
Descripción


Zer lotura dago xakearen eta azken belaunaldiko roboten artean, alzheimerraren eta neutrinoen artean? Zer rol jokatzen dute emakumeek xakean? Zer irakats diezaguke literaturak edo argazkilaritzak milaka urteko joko horren inguruan? Islada al daiteke zientzia xake-taulako 64 laukietan?

Gogoeta horiei eta beste hainbati helduko zaie urriaren 9ik 11ra bitarte Eureka! Zientzia Museoan, ospatuko den Zientzia eta Xakea: Konexio infinituaktopaketan.

Eman izena, doan, hitzaldi eta mahai-inguruetan parte hartzeko ospe handiko gonbidatuekin batera. Maisu-maistra handiekin partidak jokatzeko, Blitz lehiaketa batean parte hartzeko eta David Llada xakean espezializatutako kazetari eta argazkilariaren “The Thinkers” argazki-erakusketarekin gozatzeko aukera izango duzu.

Antolatzaileak: DIPC Donostia International Physics Center eta Eureka! Zientzia Museoa, Gros Xake Taldearen laguntzarekin.

2021eko urriaren 8tik 11ra
Lekua: Eureka! Zientzia Museoa

Informazio osoa eta izenemateak HEMEN

Egitaraua

urriak 8, ostirala

  • 18:00. “The Thinkers” argazki-erakusketaren inaugurazioa gonbidapenarekin.
    David Llada xakean espezializatutako kazetari eta argazkilaria.

urriak 9, larunbata

  • 11:30. Solasaldia: “Adimen artifiziala eta xakea”.
    Miguel Illescas Maisu Handia.
  • 12:15. Solasaldia: “Xakea eta errealitatea”.
    Diego Rasskin, zientzialaria eta idazlea.
  • 13:00. Solasaldia: “The Thinkers”.
    David Llada, xakean espezializatutako argazkilaria.
  • 17:30. Elkarrizketa: "Emakumearen eginkizuna xake-jokoan"
    Diego Rasskin-ek luzatuko dizkion galdera horiei eta beste hainbati erantzungo dizkio Olga Alexandrovak, elkarrizketa ireki bikain honetan.
  • 18:30. Mahai-ingurua: "Xakearen triangelua: artea, zientzia eta gizartea".
    Parte-hartzaileak: Miguel Illescas MH, Olga Alexandrova MH, Diego Rasskin eta David Llada.

urriak 10, igandea

  • 11:00-13:30. Aldibereko partidak Miguel Illescas MH-rekin eta Olga Alexandrova MH-rekin.
  • 17:00. Solasaldia: “Xakea eta zientzia: emakume hasiberri baten ikuspegia”.
    Paola Ferrario, DIPC Donostia International Physics Center-eko Ikerbasque ikertzailea.
  • 17:30. “Todos los mundos, el mundo” ("Mundu guztiak, mundua") liburuaren aurkezpena Diego Rasskin, zientzialaria eta idazlearen eskutik.
    Juan José Gómez-Cadenas-ekin solasaldia izango du, DIPC Donostia International Physics Center-eko ikertzailearekin.
  • 18:30. Solasaldia: “Xakeak pentsatzen irakasten du”.
    Leontxo García, xakean espezializatutako kazetaria.

urriak 11, astelehena

  • 10:30-13:00. DIPC Eureka! Blitz txapelketa.
    Sari banaketa Leontxo García-ren eskutik..

Eureka! Zientzia Museoa

Mikeletegi Pasealekua, 45.20009 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 012 478¦ eureka@eurekamuseoa.eus¦ www.eurekamuseoa.eus

2021Zientzia Xakea ConexionesInfinitas

Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2021
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
08 Urria 2021 18:00 – 11 Urria 2021 13:00
Fecha
8 urria 2021 18:00 – 11 urria 2021 13:00
Espacio
Zientzia Museoa
Temática
Zientzia eta teknologia
Línea Actuacion
Programas