Musika-serigrafiak. Iñaki González. Fortun

Cabecera
Título
Musika-serigrafiak. Iñaki González. Fortun
Descripción

Iñaki González Elorz-en (“Fortun”) collageak dira protagonista Kutxa Kultur Plazako erakusketa berrian, Tabakaleran, uztailaren 31ra arte. Erakusketa joan zen asteartean, ekainak 28, ireki zen “Bidasoaldetik Chicagora” izenburupean, eta Irungo artistak azken hiru urteotan egin dituen 30 musika-kartel daude bertan ikusgai. Kartel gehienak eskuz serigrafiatuak dira tirada mugatuetan, eta horrek testura eta balio sentimental handia ematen dizkio lanari.

Bidasoaldetik Chicagora
Iñaki González "Fortun"
Ekainaren 28tik uztailaren 31 arte
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua Tabakalera)
Sarrera libre

Iñaki González "Fortun"

Ia 10 urte igaro dira Fortun-ek delineazioaren munduan lan egiteari utzi zionetik berriro ikasteko eta bere bizitza-eredua birplanteatzeko. Diseinu grafikoa izan zen bere aukera berria, batez ere musikaren munduan ardazteko.

Melomanoa eta musikaria oso txikitatik, ez da harritzekoa gaur egun Donostian bizi den irundar honek asteko ordu gehienak diskoen kartel eta azalak egiten ematea bere inguruko eta urrunagoko talde askorentzat.

Bere taldeen kontzertuak izan ziren abiapuntua bidaia grafiko honetarako, Bidasoaldean hasi eta gaur egun Illinoiseraino iritsi dena destino berrien bila dabilen bitartean. Berri Txarrak, Belako edo John Berkhout-engandik Oscar Mulero, Micah P. Hinson edo Wilco-renganaino.

Gaztetatik biltzen dituen komiki eta bideojokoen eraginpean eta Japoniako animazio-serie eta filmekin obsesionaturik, haren lana etengabeko bilakaeran dago, inolako estilorik baztertu gabe.

Azken hiru urteotako lana antzinako ilustrazioen collage-teknikan dago ardaztuta gehienbat, horien gainean marraztu ta gero koloreztatzen dituelarik. Gainera, kartel gehienak eskuz serigrafiatzen ditu tirada mugatuetan, eta horrek testura eta balio sentimental handia ematen dizkio lanari.

Expo en Plaza_Fortun
Expo en Plaza_Fortun

Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2016
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
28 Ekaina 2016 00:00 – 31 Uztaila 2016 00:00
Fecha
28 ekaina 2016 00:00 – 31 uztaila 2016 00:00
Espacio
Besteak