Herri hura | Maialen Diaz Urriza
Maialen Diaz Urrizaren Herri huraantzezlanaren irakurketa dramatizatua, Lore More antzerki taldearen eskutik. Antzezlanak 2020ko Euskarazko Antzerki Saria jaso zuen Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarietan.
Lehenengo aldiz, obra irabazle baten irakurketa dramatizatua egingo da.
2021eko urriaren 24a, igandea | 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia/San Sebastián
Hizkuntza: euskara
Laguntzailea: Elkar
Aforo mugatua
Plazak erreserbatzeko: T -943 251919 (astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30 | 16:00-20:00)
Prentsa-oharra
Talde artistikoa
- Interpreteak: Ramon Agirre, Maialen Diaz, Ione Irazabal, Mikele Urroz, Oier Zuñiga
- Zuzendaritza: Maialen Diaz, Mikele Urroz
- Testua: Maialen Diaz Urriza
- Bideoak: Jorge Gil
Sinopsia
Deserria egon daiteke jaiotetxetik itsasoaz bestalde, edota sorterriko belardiak atzean utzi eta ehun kilmetrora, paisaia idor baten zabaleran. Sustraiak galdu dituenarentzat, etxerako bidea beti suertatzen da luze. Erbesteratua berdin bizi da herri minez, arroztasun berak jazartzen du.
Bernardok eta Abeliñek, istorio honetako protagonistek, irudimenean baino gertatzen ez den elkartze bat antzeztuko dute. Bernardok azento amerikanoz hitz egoingo dio euskaraz Abeliñeri; Abeliñeren euskarari gaztelaniaren doinua dario tarteaka; hizkuntza arrotzetan bizi izan dira luzaroan. Maitasun ezinezko baten istorioaz haratago, gizarte arauek maitasun batzuk ezinezko bihurtzen dituztela kontatzen zaigu bertan.
Euskalkien nahiz erdararen laguntzaz eta apaindurarik gabe, justuko hitzak erabiliz iristen zaio irakurlee¡ari, bihotzean zuzen-zuen joz. Irakurketaren intimitatea plazara zabalduz, bost antzezleen ahotsek gorpuztuko dute Herri Hura irakurketa dramatizatu honetan.