V Jardunaldi japoniarrak
Aiko Donostia-Japón kultur elkarteak antolatutako Jardunaldi japoniarrak; hainbat jarduera egongo dira Japoniako kultura eta bere tradizioak ezagutarazi eta zabaltzeko helburuaz.
2021eko azaroaren 14a, igandea | 18:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza. Tabakalera (4. solairua). Donostia / San Sebastián
Sarrera aldez aurretik: 3 €.Sarrerak erosi
Sarrera leihatilan: 5 €(Tabakalerako informazio puntuan (1. solairua) hasi baino ordubete lehenago), Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: astelehenetik ostegunetara: 9:00 > 21:00; ostiralean: 9:00 > 22:00; larunbatean: 10:00 >22:00; igande eta jaiegunetan: 10:00 >21:00
Egitaraua
Hitzaldia. Kimonoaren historia eta motak (50 minutu)
Hitzaldi honetan, kimonoaren historia errepasatuko dugu, baita noiz erabiltzen duten ere. Dauden kimono motak ere errepasatuko ditugu eta behar bezala janzteko behar diren osagarriak.
Antzezlana: Katua eta japoniera (20 minutu)
Batzuetan, entzun egin behar izaten ditugu, ulertu eta aholkatu, nor, non eta zergatik...Gure protagonista Nakata japoniarrak arratsalde batean erabaki zuen bere bizitzari buruz Otsuka katuarekin hitz egitea, eta, bat-batean, denak hartu zuen zentzua, ala ez?
Haruki Murakami autore handiaren testuetan oinarritua. Testu gogoetatsua eta poetikoa da, eta autore japoniar berezi horren munduan murgiltzen gaitu.
- Aktoreak: Javier Marcos, Amagoia Lauzirika
- Egileak: Javier Marcos eta Hideto Kato
- Teknika eta ekoizpena: Elena Godoy
- Zuzendaritza: Javier Marcos
Antzezlana: Sexuak (20 minutu)
Gure protagonista Haruko Tomidak ez du oso egun ona, Kimura Raito senargaiak ez daki zer gertatzen zaion, dena korapilatzen ari da, eta gure protagonistek ez dute jakingo noraino irits daitezkeen... nola amaituko da?
Japoniako komedien eta filmen testuetan oinarritutako komedia. Yasujirō Ozu eta Haruyasu Noguchi bezalako zuzendari enblematikoen Japoniako komediak eta filmak umore garriaren ordezkari dira, eta gizartean eragin handia dute.
- Aktoreak: Izaskun Santiago eta Javier Marcos
- Egileak: Javier Marcos eta Ryu Yaida
- Teknika eta ekoizpena: Elena Godoy
- Zuzendaritza: Javier Marcos