Kutxa Kultur Moda | desfilea Balenciagan

Cabecera
Título
Kutxa Kultur Moda | desfilea Balenciagan
Descripción


Kutxa Kultur Modan ospakizun-aldian gaude. Dagoeneko 10 urte dira modaren sektorean tokiko talentuaren, aniztasunaren, jasangarritasunaren eta sormena profesionalizatzearen aldeko apustua egiten ari garela. Desfileak, prestakuntza, topaketak, masterclassak, ekintza komertzialak, kultura-arloko eta moda-enpresetara eta showroom-etara egindako bisitak dira, besteak beste, urte hauetan sustatu ditugun ekintzetako batzuk. Ez gara gelditu. Baina gure ilusioak bere horretan jarraitzen du, benetan sinesten dugulako egiten dugun horretan.

Kutxa Kultur Moda programatik igaro diren 27 diseinatzailek beren sorkuntza-lanak aurkeztuko dituzte Cristóbal Balenciaga Museoan, San Sebastián Moda Festival Udazkena-Negua-ren esparruan.

SSMFren 2021/22 udazken-neguaren edizioa urriaren 20tik 23ra egingo da, eta, partida hirukoitzez, Balenciaga Museoaren, Kutxa Kultur Modaren eta Otaduyren bizi-hamarkada ospatzen du.

Kutxa Kultur Moda: kalitatea, aniztasuna, emozioa, moldakortasuna, ilusioa eta talentu handia!

2021ekourriaren 21a, osteguna | 20:30
Lekua: Cristóbal Balenciaga Museoa. Getaria

Liburuxka deskargatu(pdf-a)

Sarrera gonbidapenarekin
Gonbidapenak zozketatzen ditugu Kutxa Kultur-ren sareen bitartez


Beren bildumen zati bat erakutsiko duten markak honako hauek dira:

Marta Arribas
Hamar_13
Amarenak
Maixala
Sai·Suo
Baztarrika
Haizea Arranz
Maider Alzaga
Ianire Soraluze

Ansola & De Oliveira
Lette
Laza Clothing
Ione Iruretagoiena
Fanny Alonso
Nerea Lurgain
Lavandera
Nahia Salaberria
Clara Virgili

AAIN
EME by Mei
Eli-two
Tytti Thusberg
Ural
Soia Bridal
Inge Zubeldia
Iraia Oiartzabal/Getary
RE_by Bárbara León

Kutxa Kultur Moda2010etik Gipuzkoako diseinatzaile amateurrik onenak aukeratzen dituen programa da. Programa honek gune propioa du Tabakalerako instalazioetan, eta bertara jo dezakete beren lana beste eragile batzuekin bizi eta partekatu nahi duten eta lankidetza eta konexioa sorkuntza-iturri gisa baloratzen dituzten diseinatzaile guztiek. Kutxa Fundazioak modan sinesten du enplegua sortzeko sektore estrategiko gisa.


2021Balenciaga desfile

Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2021
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
21 Urria 2021 19:00 – 22:00
Hora Desde
19:00
Fecha
21 urria 2021 19:00 – 22:00
Espacio
Besteak