Ernesto Murillo 'Simonides'

Cabecera
Título
Ernesto Murillo 'Simonides'
Descripción


“Zer gertatzen zaio munduari?” galdetzen dutela dirudi Simonidesen obrek. Beraien gaiak “irreala” dira, edo badirudi egunero islatzen diren eta astintzen gaituzten errealitate batzuen absurdoari begirada zehatza azpimarratzean oinarrituta daudela. Ezberdintasunaren espresionismoa. Simonidesek egunerokoaren alde absurdua antzematen du. Simonidesek errebeldia erabiltzen du, alternatiborantz lerratzen dena heroi eta basagizonen mundu batean.

Simonidesen margolanetan beti gertatzen da zerbait. Planteamendua, korapiloa eta amaiera, edo planteamendua, korapiloa eta … ikuslearen begirada edo amaiera, zeren eta Simonidesek praktikatu eta bere kezkak konpontzera gonbidatu ere egiten baitu ikuslea bera.

Simonidesen olio-pinturak garbiketara, disimulurik gabe, irekitako bineta handiak bezalakoak dira, absurdoaren gertaerak tranpa eta amore ematerik gabe erakusteko prest daudenak. Simonidesen begirada sakonaren aurrean gaude. Partekatzera gonbidatzen zaituztegu".

José Cos (¶espazioa)

Erakusketa antolatu da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Astearekin elkarlanean.

2021eko urriaren 26tik irailaren 12ra
Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia/San Sebastián
Tabakaleraren ordutegia
Sarrera doan

Komunikabideei aurkezpena; asteartean, urriak 26, 11:00etan
deialdia ikusi | prentsa-oharra

Egilea

Ernesto Murillok (Murchante, Nafarroa, 1952) Star aldizkarian eta El Huerto fanzinean argitaratu zituen bere lehen istorioak. Gero, kolaboratzaile izan zen hainbat aldizkaritan: besteak beste, Euskadi Sioux, Makoki, El Víbora, Harakiri, Habeko Mik, TMEO (sortzaileetako bat izan zen) eta Ardi Beltza. Gainera, marrazkiak argitaratu ditu ere Egin eta Navarra Hoy egunkarietan eta Gara egunkariaren Zazpika gehigarrian.

Simonidesek hainbat erakusketa kolektibotan parte hartu du: «Euskal komikiaren erakusketa - Muestra del cómic vasco» (Gasteiz, 1983) eta «Komikiaren Panorama Euskadin. Gernikako III. Komiki ihardunaldiak» (Gernika, 1989).

Bestetik, erakusketa indibidual eta kolektibo ugaritan ere erakutsi du bere lana.


Simonides

Simonides1

Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2021
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
26 Urria 2021 09:00 – 12 Abendua 2021 21:00
Fecha
26 urria 2021 09:00 – 12 abendua 2021 21:00
Espacio
Plaza
Línea Actuacion
Programas