Hitzak Zaindari | Eibar
Hitzak Zaindari, Literaturaren hitzak zaindarikanpaina dute abianEIZIEk, Euskal Editoreen Elkarteak, Euskal Idazleen Elkarteak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin.
Kanpainak «zaintza» du ardatz. Euskal literaturako bost adituk euskal letretako 20 testu aukeratu dituzte kanpaina honetarako, zaintzaren hainbat ertz erakutsi nahian, hitzak zaindariak ere badirelako.Orain inoiz baino gehiago bidea elkar zaintzea delako aukeratu dute «zaintza» gaia euskal liburugintzaren katean diharduten lau elkarteek, beren baliabideak baturik literaturaren zaintza goraipatzeko.
Aldi berean, xede dute euskal liburuaren kontsumoan eta prestigioan ere eragitea. Gainera, euskal liburugintzak behar duen presentzia areagotu nahi dute beren lana ezagutzera ematearekin batera.
Hitzak Zaindari | erakusketa
2021eko urriaren 18tik 30era
Lekua:Juan San Martin Liburutegia. Eibar
Sartzea librea
Prentsa-oharra