Volver a verte
Volver a verte, dramaturgo baten istorioa da. Amarekin duen harremana gogorarazten du, 7 urteko mutiko bihurria zenetik, nerabe bitxia eta irakurzalea, helduaroraino.
Ama emakume zoragarria da, neurriz kanpokoa, hiztuna, alaia eta eskuzabala.
Antzerkigileak antzerkiaren bihotzera bidaiatuko du, jendearen aurrean, aurreiritzirik, aurrekontzepturik, irainik, beldurrik eta bihurririk gabe. Horretarako, bere azken antzezlanaren sarraila biraraziko duen giltza izan beharko du: ama. Horregatik, beste behin ere ausartuko da dei egitera, antzerkiak baietz esaten duen bitartean egiten jarraitzeko irrikaz.
Michel Tremblayren testuak ez du inolako asmorik, ia bilatu gabe bihotzera iristea izan ezik. Agian ez dira Tennessee Williamsen hitzak, baina xehetasun txikien antzerkia da, eguneroko errutina, maitasuna eta samurtasuna.
Antzezleak: Prado Amor eta Roberto Jifer
2021eko abenduaren 11a, larunbata | 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera, 1. solairua). Donostia / San Sebastián
Hizkuntza: gaztelania
Prezioa: 8 €Sarrerak erosi
Sarrera leihatilan: 10 € (Tabakalerako informazio puntuan (1. solairua) hasi baino ordubete lehenago), Online salmentan agortu ez badira. Ordutegia: astelehenetik ostegunetara: 9:00 > 21:00; ostiralean: 9:00 > 22:00; larunbatean: 10:00 >22:00; igande eta jaiegunetan: 10:00 >21:00