Zenbakien familia handia
Atsegin haundiz “Zenbakien familia handia" hitzaldi irekia antolatu dugula jakinarazi nahi dizugu. Saioa Eureka! Zientzia Museoko Newton aretoan eskainiko da, abenduaren 17an, 18:30etan eta erderaz izango da.
Hitzaldi honetan, zenbaki arrunten familia interesgarri batzuk erakutsiko dira, hala nola figuratuak, lehenak, kapikuak, ziklikoak, lagunak, perfektuak, ukiezinak, nartzisistak, zoriontsuak, banpiroak edo konbinatorioak. Nerabe eta helduei zuzenduta dago eta hizlaria Raúl Ibáñez Torres izango da, matematikaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko Geometria irakaslea eta zientzia-dibulgatzailea.
Hitzaldia doakoa den arren, izena emateko orria bete beharko da aldez aurretik. Edukiera mugatua egongo da.
Ostiral hontako "Zenbakien familia handia" hitzalda streaming-ez emitituko dugu eta etxetik jarraitu ahal izango duzue zuzenean arratsaldeko 18:30etatik aurrera. HEMEN
Lekua: Eureka! Zientzia Museoa
Informazioa eta izenemateak
Eureka! Zientzia Museoa
Mikeletegi Pasealekua, 43-45.20009 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 012 478¦ eureka@eurekamuseoa.eus¦ www.eurekamuseoa.eus