Biolin barrokora sarrera | Miren Zeberio
Biolinaren historia ezagutu nahi duzu eta bere aurrekariak, rabela, fidula zein biolin barrokoa frogatu? Tripazko hariak eta garai ezberdinetako arku barroko zein klasikoak ezagutu eta probatu nahi dituzu? Biolin modernoarentzat baliagarri izan daitezken hainbat ikuspuntu eta teknika ezagutu nahi badituzu, ornamentazio eta inprobisazioaren inguruan hitz egin eta praktikatu edota musikagintzaren zein irakaskuntzaren inguruko jakintza eta gogoetak partekatu, zatoz!!!
Ematen du: Miren Zeberio. Musika bulegoa.
2021eko abenduaren 18a, larunbata | 10:00-14:00 | 16:00-20:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera, 1. solairua). Donostia
Izen ematea beharrezkoa, plaza mugatuak. Prezioa 10€
Informazio gehiago eta izena ematea:mirenzeberio@gmail.com|666 739 044