Hilar. Poetika multisentsoriala

Cabecera
Título
Hilar. Poetika multisentsoriala
Descripción


Hilar proposamen poetiko multisentsoriala da, eta bideoarte-instalazio, musika eta performancetik, gaur egungo emakumearen eta mito eta jatorri zen emakumearen arteko elkartasuna aurkezten du. Lan hau gaur egungo emakumearen ekintza performatiko espirituala da, bere benetako sinboloak eraikitzen hasten dena bere sustraiekiko loturaren bidez.

Emakume ehule, sendagile eta emaginen belaunaldia dakar gogora, haiek bizia mundura ekartzen, sendabelarrekin sendatzen, ehungintzan eta, sendatze-iturri gisa, elikagaien zaintzan aritzen zirelarik. Memoria historikoa, antzinako nortasuna eta kultura-ondarea sustatzea eta horien balioa handitzea zuten xede edo helburu.

2022ko martxoaren 26a, larunbata| 20:00-21:00
Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia/San Sebastián
Sarrera doangonbidapenarekin
Gonbidapenak: T- 943 25 19 19(Kutxa Kultur | astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30 / 16:00-20:00)

Deskribapena

Performance eta dantzaren bidez, modu interaktiboan irundako gaien ehun eta sare bat osatzea planteatuko da, ikuslea emakumearen historia kolektiboan, eta bere genealogia berriaren berreraikuntzan, murgiltzeko eta partaide egiteko. Musikalki eta soinuz, Andeetako antzinako musikaz, kolonaurreko soinuez eta Mikel Laboaren ‘lekeitioez’ ehunduta eta bateratuta egongo da; gainera, Peruko emakume xaman baten eta Euskal Herriko emakume musikari baten arteko kantu performatikoa ere izango da, obraren egilearen irakurketa poetikoak lagunduta.

Gure herrien, Euskal Herriaren eta Peruren, europar konkistaren ondoren, emakumeak erreferente sakratu gisa -sortzaile, sendatzaile, ehule eta kosmosaren eta komunitatearen arteko bitartekari gisa- zuen garrantzi sinbolikoa galdu genuen.

“Erretroprogresio”-prozesu hau gure herrien historiaren irakurketa konparatua da, La Libertad, Peru eta Euskal Herriaren kasuan bezala, antzinako botere sinboliko handiko emakume jainkosa eta gobernari baten ondorengoak gara, eta, agian, gure herenamonak, birramonak, amonak edo amak pertsonaia garrantzitsuak izan ziren gure herrien historian, sinboloak modu berezian ulertzeko gai zirenak, naturarekin eta beren komunitatearekin identifikatuz.

  • Kolektiboa: Hilar
  • Proiektua eta Zuzendaritza: Grace Karen Sandoval Casamayor
  • Bideoarte eta Poesia: Grace Sandoval
  • Koreogrfia eta Performance: Jota Martínez
  • Musika konposizioa, Akordeoia: Garazi Navas
  • Musika: Tito la Rosa
  • Antzezleka: Jota Martínez, María Casamayor eta Grace Sandoval
  • Gonbidatu berezia: María Casamayor (chamana originaria del Perú)
  • Ekoizpena: Poetika Elkartea, Literatura eta Ikus-entzunezko Arteak
  • Ikus-entzunezko teknikariak: Mikel Fuentealba, Oscar Terol
  • Bideoarte pieza: Pakarinak ehuntzen
  • Antzezleak: María Casamayor, María José Olea

Hilar PoeticaMultisensorial

Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2022
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
26 Martxoa 2022 20:00 – 21:00
Hora Desde
20:00
Tipo Actividad
Topaketa / Hitzaldia
Fecha
26 martxoa 2022 20:00 – 21:00
Espacio
Plaza
Temática
Kultura
Línea Actuacion
Programas
Público
Publiko orokorra