Adur Intxaurrandietaren 'Rebelión en Sicilia' liburuaren aurkezpena
Adur Intxaurrandieta Ormazabal idazlearenRebelión en Sicilialiburuaren aurkezpena.
"La rebelión es el único camino cuando no hay nada más que perder".
2022ko martxoaren 8a, asteartea |19:00
Lekua: Kutxa Kultur. Ruiz Balerdi Aretoa (Tabakalera, 4. solairua). Donostia/San Sebastián
Hizkuntza: gaztelania
Sarrera doan aforoa bete arte
Rebelión en Sicilia
Sinopsia.
"K.a. 139. urtea.Sizilia Erromako Errepublikaren mesedetan lurra lantzera behartuta dauden esklabo askoren bizileku berria bihurtu da. Enna hirian, esklabotzak sortzen dituen loturei esker Berenice eta Eunoren bideak batzen dira, hauen izpiritu borrokalaria beraientzako aita bat den Acayo esklabuak baretu beharrez. Damofilo, hiriko lur-jaberik boteretsuena, erromatarrekin batzen saiatuko da, esklaboen jabe izateaz gain bere hiritarren jabe izatekotan. Aretek, lurjabe horren alaba nerabeak, bere izaera lasaiarentzat bortitzegi den mundu batean murgiltzen saiatuko da. Zeuxis eta Hermeias, esklabotasunean jaiotako bi anaik, beraien ahal guztia erabiliko dute banan ez ditzaten.
Hauek, eta beste istorio asko, Mediterraneoko botere handiena kolokan jarri zuen funtsezko gertakari baten inguruan gertatzen dira: esklaboen altxamendua, Siziliako matxinada".
Adur Intxaurrandieta Ormazabal
Adur Intxaurrandieta Ormazabal (Lezo, 1988) Historian lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Irakasgai horrekiko zaletasunak Santiagoko Unibertsitatean (USC) master eta doktoretza bat egitera eraman zuen, mundu zaharrean espezializatuta, eta batez ere helenismoak gizarte erromatarrean duen eraginean. Estatuko eta nazioarteko hainbat kongresutan parte hartu du, eta horri buruzko artikulu akademikoak argitaratu ditu.
Siziliarekin harreman estua izan zuen, eta han bizi izan zen urtebetez. Hori dela eta, lehen eleberri historikoa idatzi zuen: Rebelión en Sicilia.