Artea zuzenean | Vanessa Mata da Silva 'Let there be Dragons'

Cabecera
Título
Artea zuzenean | Vanessa Mata da Silva 'Let there be Dragons'
Descripción


Vanessa Mata da Silva marrazkilari, ilustratzaile eta, batzuetan, ikus-entzunezkoen amorratua da, eta Donostian bizi da. Bere marrazki bakoitzean ukitu magiko, mugimendu, istorio bat dago. Bere artearekin eta irudiekin, askotan ahazten dugun mundu batera eraman nahi gaitu Vanessak, fantasiazko, ametsetako, gure ustez ezinezko eta imajinaezinak diren eta gureaz haragoko errealitateak badirela sentiarazten diguten gauza guzti horien mundu batera.

Martxoan, erakutsiko dituen lan batzuk ikusi ahal izango ditugu, baita bere egunkari grafikoak ere. Mundu fantastiko horiek sortzeko prozesua ikusi ahal izango dugu, pintura, marrazki tradizional edo arte digitalarekin berarekin.

 

Ekitaldi hau Kutxa Kulturrek PlazanArtistaren txokoaprogramaren baitan dago; programa honek zenbait artista beren lantegi edo tailerrak Plazara 3 edo 4 astez ekar ditzaten gonbidatzen ditu.

 

2022ko martxoaren 1etik 31ra

Astearte, asteazken eta ostegunetan | 17:30 – 20:30
Larunbat eta igandeetan | 16:00 – 19:00 

Lekua:Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Sarrera librea

Harremana:
bluejayartwork@gmail.com | @reddragonartwork | +34 605 664 204


VanessaMata arteVivo KutxaKultur

VanessaMata arteVivo

Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2022
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
01 Martxoa 2022 17:30 – 31 Martxoa 2022 20:30
Fecha
1 martxoa 2022 17:30 – 31 martxoa 2022 20:30
Espacio
Besteak