Ibon Abaden 'El akelarre de San Sebastián' liburuaren aurkezpena
Sinopsia. Aiara, hamabi urteko gazte itsua, estolda batetik erori da, nahi gabe, amonarekin Donostiako kaleetan paseatzen ari dela. Dimitri, istripuaren lekuko den autobus-gidari zakarra, laguntzera joan da. Irteten saiatzen direnean, norbaitek estolderiaren tapa ixten du eta iluntasunean sartzen ditu; irekitzean, mundua aldatu egin da.
Ongi etorri Galernara: alde iluna, Donostia hiriaren dimentsio iluna. Sorgin, herensuge eta antzinako izakiz betetako mundua, non erreala eta irudimenezkoa bereizten dituen lerroa nekez ikus baitaiteke. Leku horretatik ihes egiten saiatu dira bi lagun berriak, eta haien balioa eta bizirauteko gaitasuna frogan jarri dituzte. Abentura horretan, beste Donostia hori ezagutuko dute biek, itzultzean, borrokak saihestean eta munstro-mehatxuak, ipuinenak edo istorio mitologikoenak, aurkitzean.
2022ko martxoaren 29a, asteartea |19:30
Lekua: Kutxa Kultur. Ruiz Balerdi Aretoa (Tabakalera, 4. solairua). Donostia/San Sebastián
Hizkuntza: gaztelania
Sarrera doan aforoa bete arte
Ibon Abad
Idaztea da nire deabruei aurre egiteko baliabiderik onena. Nire burua lanpetuta edukitzeko istorioetan pentsatu behar dut.
Bilbon jaio nintzen 1990eko ostegun batean; Arabako Izarra herri txikian hazi nintzen, neguan hotz handia jasaten zuten mendi, baso eta animaliez inguratuta. Euskadi osoko plazetan harriak jasotzetik hiru hiriburuetan autobusak gidatzera pasatu nintzen, baina ez nion inoiz utzi jendeak nire istorioen aurrean zuen erreakzioa bilatzeari.
Hau nire lehen eleberria da, baina ez azkena.