Mikel Erentxun + Julen

Cabecera
Título
Mikel Erentxun + Julen
Descripción


Kutxa Kultur eta Getin-en laguntzari esker,Kutxa Kultur Topaketak egingo ditugu Tabakaleran, Back Stage erakusketaren esparruan.

Oraingoan, Mikel Erentxun eta Julen arituko dira.

2022ko martxoaren 3a, osteguna | 19:30
Lekua: Tabakalera (Patioa). Donostia/San Sebastián
Sartzea doan

MIKEL ERENTXUN

Mikel Erentzunek 32 urte beteko ditu musikan. Horietako 30, Get In agentziarekin batera; haiekin ia familiako harremana dute.

Mikel bere taldearekin eta GUARDIAKO LAGUNEKIN dabil gaur egun, eta Tabakalerako Patioan 30. urteurreneko Backstage expoan egiten ari diren hitzordu informaletan ezin falta.

Oraingo honetan, Mikel Erentxunek showcase intimo bat eskainiko digu, gitarra eta ahotsarekin, konposizio hautatuekin.

JULEN

Julen Leturiondo 20 urteko gazte eibartarraren proiektu pertsonala. Abesbatzetan parte hartzeaz gain, musika-taldetan ere parte hartu du eta hainbat musika-tresnari buruzko ikasketak egiteko aukera izan du.

Baina oraingoan, Julenek bere proposamen artistikoa bere kasa aurkezten digu, bere musika ezagutzera emateaz gain, beste hainbat diziplina artistikoren (diseinu, argazkigintza, bideogintza eta abarren) arteko lotunea izateko helburuarekin.

Proiektu honetan, Julenek euskara eta espainiera nahasten ditu, sonoritate berriak sortuz horrela, eta sortu berria den musika-talde baten laguntza du, hor daudelarik Asier Cascan (gitarra), Eñaut Armentia (baxu elektrikoa) eta Josu Cascan (perkusioa).


KutxaKultur Backstage Mikel Erentxun Julen

Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2022
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
Osteguna, 03 Martxoa 2022 19:30
Hora Desde
19:30
Tipo Actividad
Kontzertua
Fecha
Oosteguna, 3 martxoa 2022 19:30
Espacio
Besteak
Temática
Kultura
Línea Actuacion
Programas
Público
Publiko orokorra