Labo Go | Borja Bordonabe 'Solo'

Cabecera
Título
Labo Go | Borja Bordonabe 'Solo'
Descripción


 

“Edozein da ezkutatzeko gai; arazoei aurre egin eta irtenbide bila haritzea da indartsu egiten zaituena”.

Soloegunerokotasunean topatzen ditugun arazoekiko gogoetan du oinarria. Gure arazoengandik ihes egiteko ezkutatzeko beharraren ideia.

Gure ahultasuna estaltzearren ezkutatzeak, gure beldur eta segurtasun ezak pixkanaka geroz eta handiagoak bihurtzen ditu.

Horrela, gure gordeleku txiki horretan geroz eta erosoago sentitzen gara, baina baita BAKARRIK ere.

Solok, indarberriturik aurrera jarraitzeko bidea isladatzen du, gordelekutik irten eta bakoitza den bezalaxe haritzeko bultzada.

Fitxa artistikoa
  • Proiektuaren zuzendaritza, sorkuntza eta interpretazioa: Borja Bordonabe
  • Arropa: Browniebrown

 

2022ko apirilaren 24a, igandea | 12:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza(Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián

Prezioa:3 €.Sarrerak erosi

Sarrera leihatilan:5 € (Tabakalerako informazio puntuan, 1. solairua), Online salmentan agortu ez badira. 
Ordutegia: Astelehenetik ostegunetara: 10:00etatik 19:00etara 
Ostiralean: 10:00etatik 20:00etara 
Larunbatean: 11:00etatik 20:15etara 
Igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 19:00etara


Borja Bordonabe

 

Borja Bordonabe Tolosan jaio zen. 13 urte zituela, bere dantza ikasketak hasi zituen Mentxu Medel-en ‘Thalia’ akademian. 18 urterekin Madrilera joan zen, non dantza Klasikoko 3. kurtsoa osatu zuen ‘Comandante Fortea’ kontserbatorio profesionalean. Madrilen bertan jarraitu zituen bere dantza ikasketak profesionalki. Hurrengo urtean dantza garaikideko lehenengo kurtsoa hasi zuen Real Conservatorio Profesional de Danza “Mariemma” -n, non 2018an amaitu zituen ikasketak.

Hainbat garaikide eta klasikoko kurtsoak jaso ditu. Horrez gain, Pilar Villanueva, Pedro Verdayes eta Jose Reches-en koreografietan parte hartu du, Talent Madrid-en Neves taldeaz gain.

Hainbat operetan parte hartu du: Madrilgo Teatro Real-eko “Das Rheingold” y “Die Walküre” operetan eta Teatro Canal-eko “La italiana en Argel”-en. Pasión Turca produkzioaren bidez, Patrick De Bana-k koreografiatutako “Dreams of a traveller” produkzioan parte hartu zuen, zein Bahrein-en aurkeztua izan zen. Dantzaz taldearekin Atalak izeneko proiektuan parte hartu zuen, non koreografoa Led Silhouette izan zen.

Momentu hauetan NODE konpainiarekin dago lanean “Arachno” proiektuan.

Solobere lehenengo sorkuntza da.


LABO Go Solo

Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2022
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
Igandea, 24 Apirila 2022 12:00
Hora Desde
12:00
Tipo Actividad
Kontzertua
Fecha
Igandea, 24 apirila 2022 12:00
Espacio
Plaza
Temática
Kultura
Línea Actuacion
Programas
Público
Publiko orokorra