Argi kutsadura

Cabecera
Título
Argi kutsadura
Descripción


2007ko apirilaren 20an sinatu zen “Gaueko zeruaren aldeko eta izarrak behatzeko eskubidearen aldeko La Palmako deklarazioa”. Hori dela eta, urtero, data horretan, izarren argiaren aldeko mundu gaua ospatzen da, zerua baloratu beharreko herentzia unibertsaltzat hartzeko; kultura-, zientzia- eta paisaia baliabidetzat, alegia.

Apirilaren 22an, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Eureka! Zientzia Museoak jardunaldi bat antolatu dute argi-poluzioaren arazoez kontzientziatzeko, eta horrek nola eta zertan eragiten digun eta nola saihets daitekeen ezagutzeko.

HITZALDIA: PIZTU GAUA

Gizateriak beti behatu izan du zerua interpretatzeko eta bere lege fisikoak ulertzeko, eta interes horrek eragina izan du munduaren, ohituren eta zientziaren ikuskeran. Gaueko zeruaren kalitatea hondatzen ari da, eta horrek ondare naturala, kulturala eta baliabide zientifiko baten galerara garamatza.

TXOSTENGILEAK: Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia Saila Gipuzkoako erreferentziazko zentroetako bat da zientzia honen zaleentzat eta, oro har, gizartearentzat. Gainera, estatu mailan ere leku nabarmena du, Aranzadiko kide batzuk CelFosc-eko eta FAAEko Zuzendaritza batzordeen partaide direlarik. Sail honen helburuak dira astronomiaren ezagutza zabaltzea eta argi-kutsaduraren arazoari buruz sentsibilizatzea.

2022ko apirilaren 22a, ostirala| 18:30
Hizkuntza: gaztelania
Lekua: Eureka! Zientzia Museoa. Newton Aretoa
Hitzaldiak eta tailerrak doakoak izan arren,izena emateko orria bete beharko da. Edukiera mugatua izango da.
IZENA EMAN

Mikeletegi Pasealekua, 45.20009 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 012 478¦ eureka@eurekamuseoa.eus¦ www.eurekamuseoa.eus


light pollution

Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2022
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
Ostirala, 22 Apirila 2022 18:30
Hora Desde
18:30
Tipo Actividad
Topaketa / Hitzaldia
Fecha
Ostirala, 22 apirila 2022 18:30
Espacio
Zientzia Museoa
Temática
Zientzia eta teknologia
Línea Actuacion
Programas
Público
Publiko orokorra