Habi
Villabonako power duo honek batería indartsuez, gitarra soilez eta ahots melodikoz osatutako musika egiten dute. Post-rock, grunge, stoner eta pop melodiak nahastuz bi disko eta split bat kaleratu dituzte.
Habi 2018an sortu zen, Jon Ander Artola eta Yeray Gascón taldekideen bideak gurutzatuta. Villabonan jaioak dira biak, eta musikarekiko pasioak elkartu zituen haien bideak. Horren emaitza da Habi: Jon Anderren bateriaren indarra eta Yerayren gitarraren soiltasuna, azkenaren ahots bereziaren osagarri.
Batu eta sei hilabetera plazaratu zuten zortzi kantu biltzen dituen lehen lana: Loratu. Konfinamendu-garaian iritsi zen bigarrenaren proiektuak azken hilabeteetan sortutako abestiak biltzen zituen: Koloreak. Albuma paisaia askotariko eta koloretsuaren ispilua da. Lehen diskoaren kasuan bezala, Elkar estudioetan ekoitzitako zortzi kantako lana, Victor Sánchezen zuzendaritzapean.
2022ko maiatzaren 1a, igandea | 21:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera, 1. solairua). Donostia / San Sebastián
Prezioa: 3 €.Sarrerak erosi
Sarrera leihatilan: 5 € (Tabakalerako informazio puntuan, 1. solairua), Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: Astelehenetik ostegunetara: 10:00etatik 19:00etara
Ostiralean: 10:00etatik 20:00etara
Larunbatean: 11:00etatik 20:15etara
Igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 19:00etara