Elkarrekin Kooperatiba Txikia | Kultur Aniztasunaren Eguna

Cabecera
Título
Elkarrekin Kooperatiba Txikia | Kultur Aniztasunaren Eguna
Descripción

Gipuzkoa Kutxa Solidarioa hirugarren sektore sozialeko erakundeekin batera dago. Horregatik, Gipuzkoako hirugarren sektore sozialeko erakundeen eskura jartzen dugu 2 edo 4 karpa jartzeko aukera, edozein eremu publikotan, gizarteak egiten duten lan sozial garrantzitsua ezagutzeko.

Datoren larunbatean, maiatzak 20an,karpa hauek Elkarrekin Kooperatiba Txikia elkarteak erabiliko dituKultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna (Maiatzak 21) ospatzeko.

Gure lurra, kulturarteko begiradaerakusketaren inaugurazioa egingo da. Ekimen honen bidez, arteak komunitatea eraldatzeko duen potentziala aprobetxatu nahi da, eta Donostiako kultura-aniztasuna balioetsi, ikusarazi eta kultura desberdinetako pertsonen arteko elkarreragina sustatu.

Hainbat jatorritako argazkilariek egindako 12 argazki aurkeztu ditu (tamaina handian). Argazki horiek elkarrizketan oinarritu dira, eta kultura-aniztasunaren arloan lan egiten duten hainbat jatorritako elkartetako kideekin aurrez topo egin dute.

Elkarrizketaren gai nagusia “Nire lurra” izango da. Argazkilariak eta elkarteetako kideak inauguraziora joango dira eta beren esperientzia eta gogoetak hurbilduko diren pertsonekin partekatuko dituzte. Gainera, beren elkarteari buruzko informazioa partekatzeko aukera izango dute. Ikastetxeek ere parte hartuko dute ekimenean, eta egun horretan bertan azalduko dute kultura-aniztasunaren inguruan sortu duten arte-instalazioa.

2022ko maiatzaren 20an, larunbata
Lekua: Donostia / San Sebastián (Boulevard)

Laguntzailea: Gipuzkoa Kutxa Solidarioa

GipuzkoaKutxaSolidarioa karpa 1 GipuzkoaKutxaSolidarioa karpa 2

ElkarrekinKooperatibaTxikia KarpakGipuzkoaKutxaSolidarioa

Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2022
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
Ostirala, 20 Maiatza 2022 00:00
Tipo Actividad
Topaketa / Hitzaldia
Fecha
Ostirala, 20 maiatza 2022 00:00
Espacio
Besteak
Temática
Gizarte-programak
Línea Actuacion
Programas
Público
Publiko orokorra