Donostia eta Gipuzkoari buruzko Azterketa Historikoen 55. Buletina
Kutxa Fundazioak Donostia eta Gipuzkoari buruzko Azterketa Historikoen 55. Buletinaren aurkezpenari ekingo dio, Donostiako Historiari buruzko Dr. Camino Institutuak argitaratua.
Autoreen ekarpenak ugariak (13) eta garrantzitsuak izan dira. Horietan aztergai izan dira, besteak beste, pertsonak eta erakundeak, bizimoduak eta antolaerak, gaur egun oraindik ikusgai dagoen arkitektura, mediku datuak eta bertako jendeak jasandako gerretako batzuen ondorioak... Hala, askotariko gaiak direnez, aukera emango digute gure oraingo errealitatea hobeto ulertzeko, non emakumearen agerikotasuna gero eta handiagoa den.
Aurtengo edizioan bikote itsuka hasi da ebaluatzen Azterketak atalean sartzeko baldintzak betetzen zituzten azterlanakk. Hiru artikulu ebaluatu dira, eta horiekin hasten da liburukia. Aurkeztutako beste bederatzi azterlanek ezarritako mugak gainditzen dituzte edo balio aitortua duen dokumentu bat aurkeztean oinarritzen dira; beraz, Miszelanea atala hartzen dute. Bakarra, albiste puntuala delako, Oharra atalak jasotzen du.
Rosa Ayerbe historialariaren eskutik izango da aurkezpena.
2022ko ekainaren 2a, osteguna | 19:30
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia/San Sebastián
Hizkuntza: gaztelaniaz
Sarrera librea aforoa bete arte
Liburuaren ale bat emango zaie bertaratuei
Streaming-en bidez ere emitituko da (zuzenean ikusi)