Fashion Revolution Week

Cabecera
Título
Fashion Revolution Week
Descripción

Fashion Revolution Week, moda jasangarriaren astea, Donostira iritsi da Money Fashion Power lelopean. Ondasunak eta boterea esku gutxitan dago, hazkundea eta irabaziak saritzen dira. Marka han diek eta txikizkariek azkarregi ekoizten dute, eta manipulatzen gaituzte gehiegizko kontsumoa bultzatzen duen ziklo batean parte hartzera. Aldi berean, gure arropa egiten duten pertsona gehienek ez dute soldata duin nahikorik jasotzen beren oinarrizko premiei aurre egiteko.

Kutxa Kultur Fashion Revolution Week 13 Kutxa Kultur Fashion Revolution Week 16

Fashion Revolution Euskaditik, Kutxa Kultur-en laguntza duena, honako ekintzak proposatzen dizkigute:

Inaugurazioa FRW22

  • 2022ko ekainaren 15a, asteazkena | 19:00
  • Sarrera librea, beharrezkoa izena ematea HEMEN
  • Partaideak:Airí Ferrer, Fashion Revolution Euskadi koordinatzailea | José Ignacio Asensio, Ingurumen diputatua | June Calsor, kantautorea

Photocall eta Truke Kutxa

Zatoz gure Photocall-era eta partekatu argazkia zure sareetan.
Gainera, Truke Kutxa daukagu, dagoeneko erabiltzen ez dituzun jantzi horiek ekar ditzakezu eta zure gustokoak har ditzakezu.

  • 2022ko ekainaren 15etik 30era
    Astelehenetik ostiralera: 9:00-21:00 | Asteburuak: 10:00-21:00

Erakusketa: Moda berdea izango da edo ez da izango

"Planeta suntsitzen ari garela dakien lehen belaunaldia gara, eta horri buruz zerbait egin dezakeen azkena”.

  • 2022ko ekainaren 15etik 30era
    Astelehenetik ostiralera: 9:00-21:00 | Asteburuak: 10:00-21:00

Mahai ingurua: Etorkizuneko materialak

Modaren industriarako etorkizuneko materialei buruz hitz egingo dugu: birziklatutako materialak, material naturalak eta material berriak.

  • 2022ko ekainaren 16, osteguna | 19:00
  • Partaideak:Adele Orcajada (Basque Design Center) |Eduardo Loreto (Disziplina anitzeko diseinatzailea) | Maria Clé Leal (Moda diseinatzailea) | Montse Bayén (Infinitdenim) | Nuria Nubiola (Infinitdenim)

Material postindustrialen tailerra

Amarenak, Kutxa Kultur Moda programaren egoliar ohiak, emandako tailerra; bertan, parte-hartzaileek jantzi, osagarri edo apaingarri berriak eraiki ahal izango dituzte, modaren industriak sortzen dituen erretalei esker.

eta gehiago...


Kutxa Kultur Fashion Revolution Week 1 Kutxa Kultur Fashion Revolution Week 11 Kutxa Kultur Fashion Revolution Week 15
Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2022
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
15 Ekaina 2022 00:00 – 30 Ekaina 2022 00:00
Tipo Actividad
Topaketa / Hitzaldia
Fecha
15 ekaina 2022 00:00 – 30 ekaina 2022 00:00
Espacio
Plaza
Temática
Kultura
Línea Actuacion
Programas
Público
Publiko orokorra