Antzerki arina: 'Amaya' eta 'Gaizki'
Amaya eta Gaizki antzezlan laburrek Alex Angulo saria eta publikoaren saria irabazi zuten aurtengo Pabellon 6-eko antzerki arinen jaialdian Bilbon. Oraingoan beraien lanak aurkezten dizkigute Kutxa Kulturren saio bikoitz batean.
AMAYA aktorea da, 55 urte ditu eta oraindik ez da alkoholikoa.
Azkenaldiko galera baten ondoren, bere bizitza birplanteatzen du eta heriotza dakarren birjaiotze mota honetan berraurkituko dute besteek. Benetako gertakarietan oinarritutako komedia dramatikoa da, urratzailea eta aldarrikatzailea.
- Egileak: Sandra Marchena eta Amaia Lizarralde
- Aktoreak: Amaia Lizarralde, Olatz Beobide
- Zuzendaritza: Quim Ceberio
- Iraupena: 30´ | Hizkuntza: gaztelania
GAIZKI hirukote baten istorioa da. Edo bikote batena. Edo ezagutzen ditugun bikote guztiena. Erlazio barruko bidaia bat. Edo erlazio kanpokoa. Bi izatetik hiru izatera. Zer falta da. Zer dago soberan. Nork amaitzen du ondo, nork amaitzen du gaizki.
- Egilea: Iñaki Cid
- Aktoreak: Eneritz Sánchez, Iñigo Elosegi, Iñaki Cid
- Zuzendaritza: Joserra Fachado
- Iraupena: 30´ | Hizkuntza: euskara
2022kirailaren 3a, larunbata | 20:00
Lekua: Kutxa Kultur. Tabakalera (4. solairua). Donostia / San Sebastián
Sarrera aldez aurretik: 15 €.Sarrerak erosi
Sarrera leihatilan: 18 €(Tabakalerako informazio puntuan (1. solairua) hasi baino ordubete lehenago), Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: astelehenetik ostegunetara: 10:00 > 19:00; ostiralean: 10:00 > 20:00; larunbatean: 11:00 >20:00; igande eta jaiegunetan: 11:00 >19:00
Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.