Cosme Sánchezen 'Desinserciones y lazo social...' liburuaren aurkezpena
Desinserciones y lazo social. Una práctica orientada por la singularidadliburuaren aurkezpena.
Nola kokatu laguntza harremanean dauden paradoxa eta kontraesanen aurrean?
Liburu honek subjektuaren, instituzioaren eta etikaren arteko harreman posibleetako batzuk aztertzen ditu, gizarte-bereizketen arloko berezitasunak bideratutako praktika batetik abiatuta.
Iparrorratz horri esker, gizarte-hezkuntzaren, osasun mental komunitarioaren eta bestearekiko lanaren lurralde konplexuetan sortzen ari diren homogeneizazio- eta bereizketa-prozesuen aurrean orientatu ahal izango gara.
2022ko azaroaren 18a, ostirala| 19:30
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Sarrera libreaaforoa bete arte
Aurkezpena zuzenean jarraitu ahal izango da strreming bidez
Partehartzaileak
- Cosme Sánchez, liburuaren egilea, gizarte-langilea eta esku-hartze sozialeko teknikaria. Gaur egun, Bizkaian gizartetik baztertuta dauden pertsonentzako eguneko zentro bat koordinatzen du. Euskadiko Psikiatria Komunitarioko Elkarteko (OME) eta Aldarrikatu Gizarte Hezitzaileen taldeko kidea.
- Koro Benavente, filosofian lizentziatua, Hezkuntza Bereziko irakaslea Aldapeta Maria ikastetxean, Donostiako Psikoanalisiaren Lakaniar Eskolako Egoitzako bazkidea.
- Ainhoa Basterrechea, mediku psikiatra Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarean.
- Rosa Ruiz, psikologia klinikoan espezialista den psikologoa, Psikoanalisiaren Lakaniar Eskolako eta Psikoanalisiaren Munduko Elkarteko psikoanalista-kidea. Hainbat urtez lan egin du AGIPADen (Drogen Abusua Ikertzeko eta Prebenitzeko Gipuzkoako Elkartea) eta AGIFESen (Buru Osasun Arazoa duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartea).
- Aurkezlea eta moderatzailea: Lierni Irizar, Psikoanalisiaren Lakaniar Eskolako eta Psikoanalisiaren Munduko Elkarteko psikoanalista-kidea.