Bihotz Berdeak 2022-2023
Planetak Bihotz Berdeak behar ditu, behar zaitu!
12-15 urteko gazte natur-zalea bazara, mendizalea, xomorro behatzailea, natur-argazkilaria, hosto bilduma egilea, zein itsas ertzeko esploratzailea… utzi zure zaletasunari hegan egiten eta izan Bihotz Berdea.
Izena emateko epea zabalik 2022ko irailaren 18 arte
Kontsultatu HEMEN informazio osoa: Bihotz Berdeak 2022-2023
Bihotz Berdeak aisia denborako hiru urteko trebakuntza programa da, 12-15 urteko gazte natur zaleei zuzendua. Bihotz Berdeak programan, hilean behin naturara irtengo gara taldean eta berau, inoiz ez bezala ezagutuko dugu punta puntako adituen laguntzaz: hegaztiak prismatikoekin behatuko ditugu hezegune eta hirietan, kobazuloak esploratu, suge eta anfibioak harrapatu eta aztertzera joango gara, naturan orientatzen eta bizi irauten ikasiko dugu… guztia naturaren erdian eta talde giro paregabean.
Programa hau 2020an sortu genuen, natur-zale gazteen zaletasunari norabide bat emateko asmoz eta etorkizun batean, natur-adituekin ikasitako gazte natur-zale belaunaldiak izan ditzagun, planetaren aldeko proiektuak sortu eta aurrera eramango dituztenak. Gure planetak inoiz baino gehiago Bihotz Berdeak behar ditu.
Programak hiru etapa ditu: SORTZEN, HAZTEN, IZATEN. Etapa bakoitzak urte bat irauten du, eta bakoitzean natur ingurunearen ezagutza hainbat diziplina eta ikuspegitatik bideratzen da:
- Lehen urteko programan, Bihotz Berdeak SORTZEN, natur jakintzaren diziplina anitzetatik barrena bidaiatuko dugu: herpetologia, mikologia, ornitologia, mareartea...
- Bigarren urtean, Bihotz Berdeak HAZTEN programan, natur zaletasun hau asetzen jarraituko dugu, baina humanitateen diziplinetatik ere hurbilduko gara naturara: artea, marrazketa, pertsonen bizipenak…
- Hirugarren urtea, Bihotz Berdeak IZATEN, mentorizazio programa bat izango da, non Bihotz Berdeek, banaka edo taldeak, beraien natur-proiektu propioak garatzeko aukera izango duten, gure aliatu sarearekin kolaboratuz.
2022an, Bihotz Berdeen bi belaunaldi
2022-2023ko edizioan, Bihotz Berdeen bi belaunaldi izango ditugu Gipuzkoako natur-eremuetan barrena. Lehen urteko programa osatu duten Bihotz Berdeak eta aurten lehenengo aldiz programan sartuko diren Bihotz Berde berriak.