Andrea Santiago & Ainhoa Larrañaga | bertan behera
Andrea Santiago & Ainhoa Larrañaga-ren kontzertua.
2022ko urriaren 28a, ostirala | 21:00
Lekua: Kutxa Kultur. Kluba. Tabakalera (1. solairua). Donostia / San Sebastián
Sarrera aurreratua: 10 €(ikuskizunaren bezperako 24:00ak arte).
Sarrera leihatilan: 12 € (Ikuskizunaren egun berean, prezioa leihatilatzat hartuko da).
Leihatila: Tabakalerako informazio puntuan online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: astelehenetik ostegunetara: 10:00 > 19:00; ostiralean: 10:00 > 20:00; larunbatean: 11:00 >20:00; igande eta jaiegunetan: 11:00 >19:00
Andrea Santiago
Andrea Santiagok maiatzaren 20an estreinatu du Prenderle fuego a todoizeneko lehen estudioko albuma. Diskoak 10 abesti ditu, eta horien haria askapenaren bilaketa da. “Denbora guzti horretan argia bilatu dut eta denei su emanez aurkitu dut” lelopean, kantautore gazteak bere erosotasun-eremua utziko duela iragarri du, eta, zalantzarik gabe, musika-karrera handi baterako bidea irekitzen duen proiektua aurkeztu digu.
Urriaren 28a oso egun berezia da artista honentzat, eta bere lehen single berria aurkeztuko du Kluba-n.
Ainhoa Larrañaga
Ainhoa abeslari, konpositore eta aktore ezaguna da Euskal Herrian, besteak beste, Go!Azen telesailari esker. 2022a urte handia izan da diziplina anitzeko artista honentzat, eta paper garrantzitsuak lortu ditu Netflix-en ekoizpenetan, hala nola “El internado: Las Cumbres” eta “Intimidad”, eta “Aquí no hay quien viva” serie ezagunaren azken fitxaketa izanik.
23 urteko konpositore gazte honek bere ibilbide musikala bakarlari gisa hasi zuen, 19 urterekin “Eskuminak”, bere lehen diskoa, ateraz. Joxan Goikoetxea bezalako artistekin lankidetzan aritu zen “Lurra, ur, haize” abestian eta baita Iker Laurobaren “Ontzi zahar batean” abestian Udazkena diskoan.
2022an amaitzen ari da “MEDUSA” izeneko bigarren lan profesionala, eta urriaren 28an Kluba-n aurrerapen txiki bat eskainiko du.