Carlos Sanz (1973-1987)
Kubo Kutxa aretoak Carlos Sanzen figura eta obra berreskuratuko ditu.
Kutxa Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gordailuak, elkarlanean, Carlos Sanzen obra ikertzeko eta berreskuratzeko proiektu bat garatu dute; izan ere, 2021ean, artistaren familiak haren artxiboa eta pieza mordoxka bat eman zizkion Gordailuari. Prozesu horren guztiaren emaitza dira erakusketa eta katalogo hau.
Familiak emandako materiala eta beste funts instituzional zein pribatu batzuetan gordetakoa aztertu eta gero, Mikel Lertxundi Galiana komisarioak 130 pieza hautatu ditu, 1963tik 1986ra bitarte egindakoak. Hala, ibilbide kronologiko bat osatu du Carlos Sanzen garapen labur baina emankorraren harira. Obrekin batera, dokumentu argitaragabeak ikusgai daude.
- Datak: 2022ko urriaren 21 – 2023ko urtarrilaren 22
- Ordutegia: asteartetik igandera 12:00-14:00 eta 16:00-20:00
- Komisarioa: Mikel Lertxundi
- Sarrera doakoa
- Jarduerak: Doako bisita gidatuak larunbatetan (17:30ean euskaraz; 18:30ean gazteleraz)
- Prentsa-oharra
Kubo Kutxa
Zurriola, 1.20002 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 251939 ¦ kubo@kutxa.eus ¦www.sala-kubo-aretoa.eus