Ser un medicamento: una carrera de obstáculos
Materialen Fisika Zentroak (UPV/EHU eta CSICeko zentro mistoa), Kutxa Fundazioaren lankidetzan, Qué sabemos de… zikloa aurkezten du.
Donostian. Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenak (CSIC) sustatutako dibulgazio-hitzaldi sorta berezi hau gizakiaren berezko jakin-minean oinarrituta dago, eta Zientziako eta haren dibulgazioko profesionalak ditu hizlari.
Ser un medicamento: una carrera de obstáculos
Sendagaiak funtsezkoak dira gizakiaren bizi-kalitatea eta -itxaropena hobetzeko. Bere garapena prozesu luze, konplexu eta garestia da, gaixotasunean inplikatutako diana terapeutikoa identifikatu eta farmazietan saldu arte igarotzen dena.
Ibilbide honen funtsezko etapak azalduko ditugu, baita hori bizkortzeko estrategiak ere, inplikazio etikoak ahaztu gabe..
Hizlariak: Nuria E. Campillo y Carmen Fernández
Nuria E. Campillo (ICMAT-CSIC). Kimikako doktorea. CIB-CSICeko ikertzailea, gaur egun ICMAT-CSICeko zerbitzu-eginkizunetan diardu. Farmakoen garapenaren arloan lan egiten du, 90 argitalpen zientifo baino gehiago ditu, eta dibulgazio lana aldera utzi gabe. AItenea Biotech, Adimen Artifizialaren bidez Industria Kimikoaren arazoak konpontzen dituen Zientzia Elkartearen lehendakari eta sortzaileetako bat da. Hiru dibulgazio-libururen egilekidea da.(beheko irudian, eskubian)
Carmen Fernández (CIB-CSIC). Doktorea Kimiketan, lizentziaduna Biokimikan eta masterra Kazetaritzan eta Zientziaren Komunikazioan. CIB-CSICeko ikertzailea, RMNn egiten duen ikerlana komunikazio zientifikoarekin uztartuz. Jam Science eta Historias taldeen sortzailea Fieras Etxean. Espainiako Zientzia Kluben Elkartearen sortzaileetako bat da ere. Prentsa idatzian eta irratian ohiko kolaboratzailea da. Bi dibulgazio-libururen egilekidea.(beheko irudian, ezkerrean)
2022ko azaroaren 11a, ostirala | 19:00
Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia/San Sebastián
Hizkuntza: gaztelania
Sarrera librea aforoa bete arte
Jarraitu zuzenean streaming bitartez