Tailer praktikoa | Neguko elikadura...
Baratzeak eta elikadura uztartzeko helburuz Amaia Diaz de Monasteriogurenek eta Amaia Aierbek berriro ere proposatzen digute parte hartzea Baratze Parke Sareko Neguko elikadura, gure ongizatea bermatuz tailer praktiko honetan.
Tailerraren gidariak (dietistak, nutrizionistak & coach-ak): Amaia Diaz de Monasterioguren eta Amaia Aierbe
2022ko azaroaren 19an, larunbata, 11:00-13:00
Tokia: Kultur Etxeko Aretoa, Tolosa
Doan. Sarrera librea
Elebitan
Tailer praktiko honetan elikadura-plan orekatua lantzen erakutsiko diete parte-hartzaileei, familia osoarentzat egokia eta garaiko produktuekin egina.
Pertsonen elikadura-beharrak aldatzen doaz eta norbanako bezala ere behar desberdinak ditugu. Gorputzak, gabezia desberdinak ditu sasoiaren arabera, egunero dugun dietaren arabera. Askotan, batzuentzako onuragarriak diren elikagaiak kaltegarriak izan daitezke beste batzuentzako. Hortaz, onuragarriak edo kaltegarriak zaizkigun produktuak identifikatzen lagunduko diete hizlariek tailerrean parte hartzen dutenei.
Aldi berean, naturak eskaintzen dizkigun garaiko elikagaiak ezagutzen eta hauei etekina ateratzen ikasiko dute bertaratzen direnek. Beste zenbait erremintekin batera, bakoitzaren beharretatik elikadura orekatu bat eraman ahal izateko ezagutzak landuko dira, gure ongizatea osotzeko gako gisa.