Jostailuak biltzeko kanpaina
Kutxa Fundazioak bat egiten du jostailu bilketa kanpainarekin.
Kutxa Fundazioak bat egiten du zenbait eragile sozialak antolatzen duten jostailu bilketa kanpainekin: Haurralde, Gurutze Gorria, Mindara…
Honelako ekimenak, erakunde zein banakako, askoren lankidetzari eta parte-hartzeari esker egin daitezke; batzuk, bilketa-guneak sortzen dituzte, edo bilketa korporatiboak antolatzen dituzte, edota logistikan laguntzen dute, beste batzuk, erakunde zein partikularrak, jostailuak ematen dituzte… modu ezberdin daude Aztarna Solidarioa uzteko.
Jostailuek berria edota bigarren eskukoak izan daitezke. Bigarren hauek erabiltzeko egoera ezin hobean egon behar dute. Jostailu ez sexista, ez belikoa eta jasangarria badira, hobe. Jostailuak biltzeko kanpainak elkartasunean, kontsumo arduratsuan eta birziklapenean oinarritzen dira.
Ingurumena eta bizitzaren jasangarritasuna errespetatzeko konplizitate-kateak sortzeko konpromisoan sinesten dugu.
Bat egin! Zatoz Kutxa Fundazioak Kutxa Kultur eta Eureka! Zientzia Museoan jarri dituen bilketa guneetara.
Bilketa guneak:
<< Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia/San Sebastián
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00 | 16:00-20:30
<< Eureka! Zientzia Museoa (Mikeletegi, 45), Donostia/San Sebastián
Museoaren ordutegia.
• Parte hartu! Jostailu berri zein erabilitakoak ekarri.
• Ume bati une magiko bat oparituko diozu.
• Ekimena martxan dago abenduaren 15 arte.