12 Points: European Jam
12 Points jaialdiak bere hamargarren edizioa Donostian ospatuko du uztailaren 20tik 23ra bitartean, Heineken Jazzaldiarekin batera eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren esparruan. Jaialdi honen xedea europar jazzeko talentu gazteak aurkitzea eta bultzatzea da.
Urtero programatzen da jaialdi hau europar kontinente osora egiten den deialdi ireki baten bitartez. Ia 500 taldek eskatu dute 12 Points-eko hautatze-probetan parte hartzea, sustapen-plataforma itzela bilakatu baita Europako jazzeko musikari gazteentzat. 12 talde hautatu dira, lau saiotan jarduteko, hiru talde egunean.
Parte-hartzaile guztien arteko harremanak tokiko jazzeko musikariekin egiten diren Jam Session gautarretan eta Jazz Futures mintegiaren bitartez lantzen eta sustatzen dira, azken horietan musika honen etorkizuna eztabaidatzen baita.
12 Points: European Jam
Larunbatean, uztailak 23 // 23:30<01:30
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera eraikina, 1. solairua)
Laguntzailea: Kutxa
Sarrera libre aforoa bete arte
Emanaldia:
Martin Holland (bateria)
Daniel García (baxua)
Chris Kase (tronpeta)
Mikel Andueza (saxoa)