Webinar | Etorkizuneko enplegu berdeen espekulazioa
Gazte Ekoliderrak jasangarritasunean eta eraldaketarako lidergoan oinarritzen den formakuntza eta bizitza ibilbidea da. Gazteak gizarte eraldaketaren sustatzaile izatea nahi dugu. Aktibista izatea. Ekolider bilakatzea.
Programan parte hartzeko izen-emate epea luzatu egin da.Gazte Ekoliderrak programaren hasiera urtarrilaren 26ra atzeratu dugu, eta ondorioz, izena emateko epea ere luzatu egin da. Aprobetxatu azken plazak!
Ekofeminismoa, eraldaketa energetikoa, lidergoa, kontsumo berde eta zirkularra… Formazio ibilbide honi esker, jasangarritasunean trebatuko zara aditu eta profesionalen eskutik, eta aldaketa sustatzeko lidergo gaitasunak eskuratuko dituzu.
Pasa ideietatik ekintzetara. Gazteen bidelagun izan nahi dugu etorkizuneko erronkei erantzuteko lidergoa hartzeko!
30 gazte (18-30 urte) >> 6 hilabete >> 140 ordu.
Izan Ekoliderra!
Gainera, abenduaren 15ean Gazte Ekoliderrak programaren berotze saio ireki bat izango dugu. Online dinamika parte-hartzaile honetan, enplegu berdeen inguruan espekulatuko dugu.
Webinar: Etorkizuneko enplegu berdeen espekulazioa
2022ko abenduaren 15a, osteguna, 18:00
Saioa ikusteko aurretiko izen ematea ezinbestekoa da
Gazte Ekoliderrak: informazioa eta izena emateko formularioa eskuragarri HEMEN.