La mona Simona
TOPIC, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroak eta La Sonrisa del Lagarto (Asturias) konpainiak "La mona Simona"ikuskizuna eskainiko dute.
Bere sinplean ederra den ikuskizuna, adiskidetasunean eta naturarekiko maitasunean inspiratua, besteak beste. Berritzailea ere bada, hainbat teknika uztartzen dituelako: itzal txinatarrak, txotxongiloak, kontakizuna, interpretazioa… Gainera, mundu magiko bat irudikatzen du ipuin unibertsalak antzerkituz.Tekniken nahasketa horrekin, eta teknika bakoitzak bakarka nahiz guztiek elkarren ondoan duten zailtasunarekin, ikuskizun berritzaile eta moderno bat sortu da, sortzailea eta kalitate artistiko handikoa, ezin aproposagoa familia osoak goza dezan.
Mila urteko Baobab baten adar batean zintzilik, Simona tximinoa egunsentiaren zain dago, loti, astro errege den Eguzkiari diosala egiteko. Zuhaitzaren azpitik pasatzen diren animalia guztiak gonbidatzen ditu ikuskizun zoragarria behatzera, eta bitartean ipuin bat kontatzeko eskatzen die, logalea eta itxaronaldiko bakardadea uxatzeko.
2023ko apirilaren 29a, larunbata | 18:30
Lekua: TOPIC. Tolosa
Gomendaturiko adina: 5 urtetik aurrera
Hizkuntza: gaztelera
Iraupena: 50’
Kutxa Fundazioak babesturiko ekitaldia
Sarreren zozketa Kutxa Kultur-eko instragramaren bitartez
Informazio gehiago eta sarreren salmenta