Lo que pasa mientras + Remedios Vals

Cabecera
Título
Lo que pasa mientras + Remedios Vals
Descripción


Dantza garaikidearen bi lan antzeztuko dira eszenatokian: Lo que pasa mientras, Rocío Tejeda eta Olaia Valleren pieza bat, Analógica Konpainiaren esku, eta “Remedios Vals” (sorkuntza eta interpretazioa: Manu Gaigne Beobide eta Jone Amezaga del Frago).

Antolatzailea: Katapulta Tour Gipuzkoa 2022, Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako programa, Kutxa Kulturren laguntzarekin.

2022ko abenduaren 23a, ostirala | 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza. Tabakalera (4. solairua). Donostia / San Sebastián
Sarrera doan


Lo que pasa mientras
| Analógica Konpainia
Rocío Tejeda eta Olaia Valleren pieza bat.

Lo que pasa mientras sorkuntza prozesuan dagoen duo koreografiko bat da, Rocio Tejedak eta Olaia Vallek sortua, Cía Analógicaren bidez. Mugimenduaren artea oinarri izanda, erorketari buruzko ikerketa zizelkatu bat egitea dute helburu. Piezaren asmoa esperientzia iraunkor bat sortzea da; hainbat espaziotara egokitu eta hainbat kolektiborekin partekatu ahal izango dena. Prozesu honen bidez, erorketan murgiltzea bilatzen dugu, ezereza onartuz, erortzen utziz, hutsera. Xehetasun txikietan arreta jartzea da ideia nagusietako bat, eszena sinplifikatuz, komunitatea sortuko duen espazio eta soinu-giro bat bilatuz, eta gure arteko zaintzaren beharra balorizatuz.

Iraupena: 16 minutu

Remedios Vals.
Sorkuntza eta interpretazioa: Manu Gaigne Beobide (Donostia, 1995), Jone Amezaga del Frago (Donostia, 1995).

Sorkuntza eta interpretazioa: Manu Gaigne Beobide (Donostia, 1995), Jone Amezaga del Frago (Donostia, 1995). Ideia sortzea – denbora – ideia suntsitzea. Etengabe gertatzen zaigun zerbait da. Guk bals batekin erantzuten dugu zentzugabekeriaren erreinuan topo egin arte. Bilatu eta bilatu, probatu eta probatu. Eta hala ere, hasierako ideiara itzultzeko sentsazioarekin. (Edo) ideia ona da, (edo) ez duzu hoberik. 3/4ko konpasez betetako zentzugabekeriak hunkitu egiten gaitu, mugitu egiten gaitu. Bare dagoenean itsasoa mugitzen den bezala. Etengabe deszifratzen dugu gure hizkuntza, lortzen dugu eta berriro hasten gara. Arriskatu gaitezen gure kodea biluzik eta gordinik erabiliz. Sagarra laguntzeko itxaropenarekin.

Hau Remedios Vals da, dantzatuko dugu?

Iraupena: 13 minutu


221223 CARTEL KATAPULTA

Imagen Listado
Es streaming?
Off
Agrupaciones Padre
Pasada
1
Años
2022
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
Ostirala, 23 Abendua 2022 19:00
Hora Desde
19:00
Tipo Actividad
Arte eszenikoak
Fecha
Ostirala, 23 abendua 2022 19:00
Espacio
Plaza
Temática
Kultura
Línea Actuacion
Programas
Público
Publiko orokorra