Elkarrizketa filosofikoak

Cabecera
Título
Elkarrizketa filosofikoak
Descripción


Itzuli dira elkarrizketa filosofikoak!

Elkarrizketa filosofikoko tailer bat da, eta inguruan ditugun gai nagusiak, arlo pertsonalean eta sozialean ukitzen gaituztenak, jorratuko ditugula. Filosofiak, berez, gure bizi-esperientziari dagozkion gaiak jorratzen ditu, eta, beraz, seguru bidean egia, justizia, ongia eta gaizkia edo identitatea topatuko ditugula. Baina uste dugu maitasunetik, migrazio-mugimenduetatik, gerratik edo lanetik abiatzea dela oinekin lurrean gogoeta horri ekiteko modurik onena.

Beraz, jarduera gidatu bat planteatzen dugu, non moderatzaileak mahai gainean jarriko baititu galderak sortzen dizkiguten gaiak, guri axola zaigun orotan pentsatzen lagunduko digutenak, eta dinamika gidatuko du, esplorazioak inoiz huts egin ez dezan.

Jakinmin elkartetik, kezka handiz behatzen dugu gure gizartean elkarrizketa gogoetatsurako espazio gutxi dagoela, ideiak eta argudioak trukatuz gure gogoetetan sakontzen dugun espazio kooperatiboak, prozesuaz gozatzen dugun bitartean. Horregatik, aurreko urteko esperientziaren arrakasta kuantitatibo eta kualitatiboa kontuan hartuta, filosofatzen jarraitzera animatzen zaituztegu. Bidaiak aurrera jarraitzen du…

2023ko urtarrilaren 13a, ostirala | 18:00 – 19:30
Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia/San Sebastián

Helduei zuzendua
Hizkuntza: taldera egokituko da

Doakoa. Plaza mugatuak
Beharrezkoa izena ematea:imanolalvarezvarela@gmail.com

elkarrizketa filosofikoak

Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2023
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
Ostirala, 13 Urtarrila 2023 18:00
Hora Desde
18:00
Tipo Actividad
Topaketa / Hitzaldia
Fecha
Ostirala, 13 urtarrila 2023 18:00
Espacio
Plaza
Público
Publiko orokorra