Las brujas de Salem
Itxartu Antzerki Taldeak, Iván Iparragirreren zuzendaritzapean,Las brujas de Salem Arthur Miller-en eleberriaren egokitzapena dakarkigu.
1692an, Salem (Massachusetts) herri txikian, neska gazte batek gaiztakeria lizun bat egin duelako zurrumurrua zabaldu zen. Biztanleek elkarri salatzen diote eta ezin eutsizko histeria kolektibo batek harrapatzen ditu, eta orduan epaiketa bat hasten da, mendeku beldurgarriak ekar ditzakeena…
Arthur Millerrek Salemgo sorginak sortu zuen Estatu Batuetan makarthismoaren garaian zabaldutako «sorgin-ehizaren» garai beltzean. Eleberriaagintari publikoen gehiegikeriari, fanatismo erlijioso eta politikoari eta pertsonen ekintza berekoiek dituzten ondorioei buruzko alegoria bat da.
Baina ez ezazue pentsa eleberriaren oinarria fikzioa denik, 1692an Salem herrian gertatu zenaren historia hartu zuen bere gain, ehun eta berrogeita hamar pertsona atxilotu baitzituzten; horietatik bost espetxean hil ziren, bat zapalduta itaundu bitartean, eta hogeita bederatzi sorginkeriagatik kondenatu zituzten, hemeretzi urkatuak izan zirelarik.
2023ko apirilaren 29a, larunbata| 20:00
Lekua: Kluba aretoa (Tabakalera, 1. solairua). Donostia / San Sebastián
Hizkuntza: gaztelania
Sarrera aurreratua: 3 €. Sarrerak erosi
Sarrera leihatilan: 5 € (Ikuskizunaren egun berean, prezioa leihatilatzat hartuko da).
Leihatila: Tabakalerako informazio puntuan (1. solairuan) online salmentan agortu ez badira.
Leihatilako ordutegia: asteartetik ostegunetara: 10:00 > 19:00; ostiralean: 10:00 > 20:00; larunbatean: 11:00 >20:00; igande eta jaiegunetan: 11:00 >19:00