Lazkano. Ikusmira. Doako bisita gidatua euskaraz erakusketara
Larunbatero, kubo-kutxa Aretoak doako bisita gidatua eskaintzen du “Lazkano. Ikusmira" erakusketara.
- Larunbatean, 18:30 euskaraz
Jesus Mari Lazkano artistaren atzera begirako lehen erakusketa handia. Ehun lan baino gehiagoren bidez hiru hamarkada baino gehiagotan egin duen arte-ibilbidea erakusten da. Kubo-kutxa aretoaren erakusketa antologikoa sarrerako gelatik abiatzen da formatu txikiko obra asko, marrazki, koaderno, ohar eta abarrekin, eta Lazkanoren ibilbidea eta lan egiteko era marrazten dituen atlas moduko bat da.
Areto nagusian formatu handiko margolanak daude, artista honen lanaren ezaugarri direnak.
Artista honen ibilbidea ikusten amaitzeko, goiko aretoan azken sortze-lanak egongo dira, eta hor bi margolanetan olatu harrotuko ozeanoa ikusten da, ezinezko leize-zulo batean amiltzen dena. Bere margolaritzan dagoen irrealaz hitz egiten digute. Irudi sinbolistak dira, Magritte-ren surrealismoaren eta hondamendi ekologikoarekiko izuaren artean.
Ezinbestekoa da aurrez erreserba egitea
Kubo-kutxa Aretoa
Zurriola, 1. 20002 Donostia
T- [+34] 943 012 400 ¦kubo@kutxa.eus¦www.sala-kubo-aretoa.eus