Mäirü
KontzertuaBizi ala Iraun-en esparruan, iraganaren eta orainaren artean elkarrizketan dauden kontzertuen zikloa, Kutxa Fundazioak antolatua.
Talde bat baino, Mäirü orkestra ttipi bat da. 9 musikariek instrumentu elektroniko zein organikoak nahasten dituzte haien sorkuntzetan: sintetizagailuak, txalaparta, ttunttuna, indiako harmonioa, zeharkako flauta, kitarra, ahotsak... Galaktikoa, bukolikoa eta mistikoa den bidaia bat proposatzen dizue Mäirük, amets egin eta dantzatzeko.
Eman dezagun zinez aspaldiko kondaira zahar bat. Iniziazio bidaia itxurako odisea horretan, hamar protagonistak izaki mitiko baten bila abiatzen dira. Pittaka, ibilbidearen egiazko xedeaz ohartzen dira: elkarren artean fusionatu behar dute, izaki bakar bilakatzeko; hain zuzen, xerkatzen zuten hura: Mäirü.
Ipuin moderno hori musikaren mintzaira unibertsalean kontatzen digute. Txalapartaren sustraiez iragan urrunean errotua izanik ere, egungo-egungo trantzera ekarri dute, sintetizagailuak eta tratamendu modernoak behialako oihartzunekin uztartuz. Tribala, liluragarria eta harrigarria dena bertan izanki, kontakizun horrek ez lezake nehor hotz utz. Proposamen sailkaezin eta ausarta.
- Perrine Feriol - flûte traversière, chant. Membre de Daudane et de Frigo
- Txomin Dhers - txalaparta, percussions. Membre de Kimu txalaparta, Xiberoots, Basabi
- Charlie Hollocou - percussions. Membre des Lookers
- Benjamin Colin - percussions. Membre de Joujou duo, Babil Sabir
- Nagore Etxabe - txalaparta, percussions, chant. Membre de Makulu Ken, Frank Blackfield
- Peio Erramouspe - synthétiseur basse. Membre de Fusible, Polygorn, Haira
- Txomin Ugartemendia - compos, synthétiseurs. Membre de Fusible, Polygorn, Panda Valium
- Clément Laval - guitare. Membre de Invivo
- Anne lise Arnaud-Cazamayou - harmonium, ttun ttun, harmonim, chant. Membre de Orbel
Data berria: 2023ko apirilaren 21a, ostirala | 21:00
Lekua: Kluba aretoa. Tabakalera (1. solairua). Donostia / San Sebastián
Sarrera aurreratua: 8 €(ikuskizunaren bezperako 24:00ak arte). Sarrerak erosi
Sarrera leihatilan: 10 € (Ikuskizunaren egun berean, prezioa leihatilatzat hartuko da).
Leihatila: Tabakalerako informazio puntuan online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: asteartetik ostegunetara: 10:00 > 19:00; ostiralean: 10:00 > 20:00; larunbatean: 11:00 >20:00; igande eta jaiegunetan: 11:00 >19:00