Muzak + Amaterra
Katapulta Tour Gipuzkoa 2023 programaren aurkezpen-jaia.
MUZAK eta AMATERRA taldeak joko dute,programarako hautatutako bi musika-taldeek.
MUZAKproiektua Ruben Irigoyen (Elgoibar) eta Joanes Iñurrieta-ren (Soraluze) eskutik sortzen da eta 2020an Aitor Sagarmendi (Mutriku) proiektura batzen da baxujole moduan eta hirukotea finkatzen da. 2021eko abenduan taldearen lehen lana kaleratzen dute, Programaturikizenekoa, post-rockak eta rock-progresiboak eraginda. 2023ko urtarrilean estudioko bigarren lana aurkezten du taldeak, “Irabaziak eta galerak”, 4 abestiko EP-a, non rock-progresiboaren ikutuak mantentzen diren, oraingoan metal-musika gehiagorekin jolastuz eta beti groovea ahaztu gabe. Muzak talde dinamikoa da, etengabe aldatzen ari dena.
AMATERRAzure zentzuen bitarteko bidai oniriko bat da.Eterizenburua du Amaterra taldearen lehen lanak. Pentsamendu eta kezka ezberdin asko azaleratu, garatu eta transmititzeko xedearekin hazitako abestiez elikatua. Gure izatearekin eta ingurune naturalarekin lotura-ariketan dagoena; hots, Pachamamaren deia, idea eta taupada berreskuratutzeko helburuaz sortua.
Gipuzkoako Tolosa herrian errotuta, bertako artista ezberdinek, esperientzia artistiko bakar eta magiko bat eskaintzen dute, ikuspuntu berri eta zintzo batetik abiatuta.
Iñaki Letamendiak (perkusioa), Laida Domínguezek (ahotsa), Maitane Ezpeletak (gitarra klasikoa), Miren Valverdek (ahotsa) eta Xabier Valverdek (gitarrak) ikusmira poetiko bat erabiliz idatzitako konposizioak eskeintzen dizkizue lan honekin. Soinuaren transmisioan beti izan duen esentzia eta oreka aurkituz eta hurbiltasunan bilakatuz. Folklore tradizionalenaren eta abangoardia bizienaren arteko fusio sinbiotikoa.
2023ko otsailaren 10a, ostirala | 21:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera, 1. solairua). Donostia / San Sebastián
Sartzea libreaaforoa bete arte
Antolatzailea: Katapulta Tour Gipuzkoa 2023 Programa
Sustatzaileak: Kutxa Fundazioa eta Gipuzkoako Foru Aldundia